Avempace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ibn Bayyah (ابن باجة) (izen osoz, Abu Bakr Muhammad ibn Yahya ibn al-Sa'ig ibn Bayyah: أبو بكر محمد بن يحيى بن الصايغ, Zaragoza, 1095 - Fez, 1139) Zaragozan jaiotako Al-Andaluseko filosofoa izan zen, Avempace izenarekin ezaguna. Medikuntz, poesia, fisika, botanika, musika eta astronomia ere landu zituen.

Bere pentsamenduak eragin handia izan zuen Ibn Rushd (Averroes) eta Alberto Magnorengan. Bere idazki gehienak ez zituen bukatu edo antolatu, goiz hiz baitzen.

Hainbat arlotan ezagutzan zituen, baita zientziatan ere. Bere obra nagusia Bakartiaren erregimena da. Bertan materialismoaren aurkako protesta morala egiten zuen, hala nola goi klaseen bizitzaren kultutasun ezari. Gizartearen korrupzioa dela eta, bere benetako egoera ulertu duen gizakia albo batera geratu behar zela esaten zuen, gutxienez pentsamenduan.