Zaragozako taifa
|
Zaragozako taifa |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1013 – 1110
Monarkia |
|||||||
Erresuma 1080. urte inguru |
|||||||
| Kordobako kaliferriaren amaiera | 1013 | ||||||
| Almorabideen konkista | 1110 | ||||||
| Hiriburuak | Zaragoza | ||||||
| Hizkuntza(k) | Arabiera, Mozarabiera eta Hebreera | ||||||
| Erlijioa | Islam, katolizismo eta judaismoa | ||||||
|
|||||||
Zaragozako taifa edo Zaragozako erresuma (arabieraz: طائفة سرقسطة, ṭāʾifa Saraqusta), beste taifa erresumen moduan, 1018an Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean eratutako erresuma musulmana izan zen.
Kordobako kaliferriaren ondorengo erresuma hau lehendabiziko hiru hamarkadetan (1018–1038) Banu Tujibi leinuak gobernatua izan zen. Banu Hud leinuak ordezkatuak, hauek Valentzian zegoen El Cid eta Gaztelako Erresuma aliatu zituzten almorabideen aurka burujabetasuna mantentzeko. 1100ean El Cid hil zenean, almorabideek Valentzia konkistatu zuten eta Ebroko haranean dagoen Barbastroraino ailegatu ziren. Banu Hud leinuak maiatzera arte eutsi zuen[1]. Azken erregea zen Abd-al-Malik Imad ad-Dawlak Alfontso I.a Nafarroakoa aliatu zuen eta, zenbait urtez, Rueda de Jalónen mantendu zuen bere taifa.
Bere jaraunspen nagusia, arte munduan, Aljaferia jauregia izan zen eta, filosofia arloan, berriz, lehendabiziko andalustar eskola sortu zuten, bertokoa zen Avempacek zuzenduta[2].
Eduki-taula |
Emirren zerrenda [aldatu]
Banu Tujibi [aldatu]
- Mundir I.a al-Tuybi al-Mansur: 1013-1021/2
- Yahya al-Muzaffar: 1021/2-1036
- Mundir II.a: 1036-1038/9
- 'Abd Allah: 1038/9
Banu Hud [aldatu]
- Suleiman Al-Mustain I.a ibn Hud: 1038/9-1046
- Abu Ya'far Ahmad al-Muqtadir: 1046-1081 edo 82/3
- Yusuf al-Mu'tamin: 1081 edo 82/3-1085
- Ahmad II.a al-Musta'in: 1085-1110
- 'Abd al-Malik Imad ad-Dawla (1110etik aurrera Rueda de Jalónen): 1110-1130
- Abu Dja'far Ahmad Zafadola (Rueda de Jalónen): 1130 edo 1131 - 1146
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Turk, Afif, El Reino de Zaragoza en el siglo XI de Cristo (V de la Hégira), Madril: Instituto Egipcio de Estudios Islámicos, 1978. ISBN 978-84-600-1064-7
- ↑ Lomba Fuentes, Joaquín, La filosofía islámica en Zaragoza, Zaragoza: Centro del Libro de Aragón, 1991. ISBN 978-84-505-5442-7.
| Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |