Azido laktiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
AssarBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:31, 23 abendua 2014
Azido laktiko
Formula kimikoaC3H6O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Base konjokatuaDL-lactate ion (en) Itzuli
Motaalpha hydroxy acid (en) Itzuli, hydroxy fatty acid (en) Itzuli eta fatty alcohol (en) Itzuli
Masa molekularra90,031694 Da
Erabilera
Tratatzen dufacial dermatosis (en) Itzuli eta Dermatitis
Identifikatzaileak
InChlKeyJVTAAEKCZFNVCJ-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia50-21-5
ChemSpider592
PubChem612
Reaxys8897340
Gmelin78320
ChEMBLCHEMBL1200559
ZVG13000
EC zenbakia200-018-0
ECHA100.000.017
CosIng34809
MeSHD019344
RxNorm1314409 eta 28393
UNII3B8D35Y7S4 eta 33X04XA5AT
NDF-RTN0000147012
KEGGC01432 eta D00111

Azido laktikoa (laktatoa, ionizatzen denean) H3C-CH(OH)-COOH formula duen azido karboxilikoa da (C3H6O3), hainbat prozesu biokimiko eta fisiologikotan agertzen dena (esaterako, hartzidura laktikoan). Bi isomero optiko ditu: destrogiroa (D-laktikoa) eta lebogiroa (L-laktikoa), azken hau garrantzi biologikoa duena izanik.

Ekoizpena

Gorputzean, azido laktikoaren ekoizpena hartzidura laktikoan gertatzen da: oxigenoaren maila txikia denean, glukolisian sortutako azido pirubikoa ez da Krebs zikloan sartzen; horren ordez, laktato deshidrogenasa entzimak pirubikoa laktatoa bihurtzen du, muskulu-ehunetan:

pirubato + NADH + H+ --> laktato + NAD+

Atsedenaldian, laktatoaren maila odolean 1-2mmol/litrokoa da, baina ariketa fisikoarekin 20 mmol/litroko mailaraino hel daiteke. Ariketa handia denean muskulu-ehunetan oxigeno-maila nabarmen jaisten da, eta oxigenorik gabeko hartzidura laktikoa nagusitzen da.

Bestalde, Streptococcus eta Lactobacillus izeneko bakterioak ere gai dira hartzidura laktikoa burutzeko. Bakterio hauek garrantzia handia dute esnekien industrian, egiten duten hartzidura laktikoari esker jogurt, mamia eta gazta bezalako produktuak sortzen baitira. Streptococcus bakterioak ahoan sortzen duen azido laktikoak, berriz, hortz-haginak kaltetzen ditu, txantxarra eraginez.

Erreferentzia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido laktiko Aldatu lotura Wikidatan