Bòrd na Gàidhlig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bòrd na Gàidhlig (b̊ɔːɾʃd̪̊ nə ɡ̊aːlɪɡ̊ʲ) (euskaraz: "Gaeleraren Biltzarra") Eskoziako gaeleraren plangintza garatzen duen erakundea da. Juridikoki, elkartea quango bat da, hau da, Eskoziako Gobernuak sortutako erdi-GKE. Lehen sortuak ziren Comunn na Gàidhlig edo An Comunn Gàidhealach elkarteek helburu berdinak badituzte ere ez dira Gobernuak sortuak.

Eskoziako gaeleraz eta ingelesezko seinale elebidunak.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen helburu nagusiak hauek dira:

  • Gaeleraren hiztunen kopurua handitzea.
  • Eskoziako gaelera etxe eta herrietarako hizkuntza bezala sendotzea
  • Eskoziako bizitza kulturalean gaelera bultzatzea, eta
  • Gaeleraren erabilpena bultzatzea eskoziar gizartearen egoera guztietan.

Horretarako bere eginbeharrak honako hauek dira:

  • Gaeleraren Plangintza Nazionala garatzea
  • Hinkuntza arloan aritzen diren elkarteekin batera harremanak izatea, eta
  • Gaelerazko heziketan kontsultak egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako Gobernuak 2003ko apirilean sortu zuen Bòrd Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak bultzatuta. Egoitza Invernessen du.

2003ko urritik 2004ko urtarrilera Bòrd kontsultarako erakundetzat besterik ez zuen hartzen kontrako Administrazioak. Hori zela eta, 2004ko irailean erakundea indartu zuen Eskoziako Gobernuak:

  • Bòrden aholkuak derrigorrezko bihurtu ziren udalerrien agintarientzat
  • Erakundu publiko, probatu eta bolondres "guztietara" jo dezake
  • Berak erabakiko zuen hizkuntz-garapena eta zein erakundeak behar izango zuen hizkuntz-planak egitea.

Eskoziako Legebiltzarrak horretarako 2005eko apirilean atera zuen "Gaeleraren legea".

Elkartearen presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak presidente edo zuzendari (gaeleraz: cathraiche) bi izan ditu:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]