Baltasar Gracián
Baltasar Gracián y Morales (Aragoiko Belmonte, Espainia, 1601 - Tarazona, Espainia, 1658) espainiar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Jesusen Lagundikoa zen. Nahiko zailtasun izan zituen, Lagundiaren barruan, gaur arteko eragina izan duten bere obrak argitaratzeko; hori zela eta, Lorenzo Gracián ezizenez izenpetzen zituen bere lanak.
Idazmolde kontzeptista zuen bere lanetan, trinkoa oso eta helburu didaktiko moralarekin. El Héroe (1630, Heroia) buruzagi idealari buruzko lana da. El oráculo manual y arte de prudencia (1647) esapide moralez eta aforismoz osaturiko bilduma da.
El Criticón (1651-1657, Kritikatzailea) da Graciánen obrarik ezagunena eta garrantzizkoena, ezkorra eta barrokoa, antzinako bizimodu idilikoa eta zibilizazioaren gaiztakeria kontrajartzen dituena, eleberri alegorikoaren moldean.
Graciánen lanen eragina Espainiako idazleengan bai, baina batez ere Europako idazleengan izan du indarra, batez ere, XVIII. mendeko idazleengan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.