Balutx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balutxak
بلوچ

Nekazari balutx bat Mahoolen
Biztanleak guztira
8,8 milioi (2009)[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Pakistan: 6,9 milioi (2013)
 Iran: 1,557 milioi
 Oman: 434,000
 Afganistan: 300.000
Hizkuntza
Balutxi
Erlijioa
Islam (Sunitar)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Beste irandar herriak

Balutx[2] (balutxiz: بلوچ‎) Balutxistanen bizi den herri nomada eta musulman sunnita da.[3] Irango goi-ordokian bizi dira, Iran, Pakistan eta Afganistan artean.

Irandar herri honen gehienak balutxiz egiten du. 2009an, Vidya Prakash Tyaji adituaren arabera, munduan 8,8 milioi baltx inguru bizi ziren,[1] horietatik erdia Ekialdeko Balutxistanen;[4] %40a Sindhen bizi dira eta hegoaldeko Punjaben ugariak ere badira. Guztira, Pakistango biztanleriaren %3,6a, Irangoaren %2a eta baita Afghanistangoaren %2a ere.

Bere diaspora ez da nabarmena Mendebaldean baina bai Omanen, bertan herrialdeko biztanleriaren %25a osatzen dute.

Erreferentziak

  1. a b Tyagi, Vidya Prakash. (2009). Martial Races of Undivided India. Gyan Publishing House, 7-9 or. ISBN 8178357755..
  2. Berriaren Estilo Liburuak erabiltzen duen izena
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Blood, Peter (ed.). (1995). Baloch. in: Pakistan: A Country Study. Washington: GPO for the Library of Congress.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balutx Aldatu lotura Wikidatan


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.