Barrendegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enklabe eta esklabe adibideak.
C, A-ren enklabea da eta B-ren esklabea

Geografia politikoan, barrendegia lurralde arrotz bakar batez erabat inguraturik dagoen lurraldeari deritzo. Inguruko lurren agintea duen herrialdearen ikuspegitik, enklabea da; eta barrendegiko lurren agintea duen baina bere gainerako lurraldea barrendegiaren alboan ez duen herrialde baten ikuspegitik, berriz, esklabea da.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, barrendegia da beste lurralde administratibo batez inguraturik dagoen lurraldea, dela distritua, dela udalerria, dela probintzia, dela herrialdea, dela estatua... Esate baterako, Trebiñu Gaztela eta Leongo barrendegia da, nahiz eta Araban egon.

Barrendegiak diren estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesotho (gorriz) Hegoafrikak guztiz inguratzen du

Subiranoak diren estatuak barrendegiak dira, hots, beste estatu batez guztiz inguratuta daude. Mota honetako hiru estatu daude:

Iraganean, Europan baziren mota horretako herrialde gehiago ere.

Euskal Herriko barrendegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trebiñu: Araban dagoen Burgosen esklabea, bi udalerriz osatua.
  • Urduña: Burgos eta Araba artean dagoen Bizkaiaren udalerria.
  • Villaverde Turtzioz: Bizkaian dagoen Kantabriaren udalerria.
  • Aragoiko Petilla: Zaragoza probintzian dauden Nafarroaren bi barrendegi.
  • Samatze: Landetako eta Lapurdiko lurrez inguraturik dagoen Nafarroa Beherearen udalerria.
  • Jeztaze: Bearnoko lurrez inguraturik dagoen Zuberoaren udalerria.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barrendegi Aldatu lotura Wikidatan