Baya Hocine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baya Hocine
Bizitza
JaiotzaAljer1940ko maiatzaren 28a
Herrialdea Aljeria
HeriotzaLille2000ko maiatzaren 1a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakindependence activist (en) Itzuli eta Mujahidina
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Baya Hocine, benetako izena Baya Mamadi zuena, (Aljer, 1940ko maiatzaren 20a - 2000ko maiatzaren 1a) Kabiliako jatorriko ekintzaile independentista aljeriarra izan zen. Diputatu ere izan zen zenbait urtetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ziegan eginiko erregistroan konfiskatu zioten egunkari batean honako hau idatzi zuen: "Igande batean jaio nintzen, 1940ko maiatzaren 28an; ni baino zaharragoak ziren 12 eta 8 urteko bi mutikoren arreba izan nintzen. Gaur egun 17 urte ditut eta hiru egun daramatzat lur azpiko ziega batean hiltzera kondenaturik ". Bere familia jatorriz Kabilia eskualdeko Ighil Imoula herrikoa zen.[1]

Gaztetan, FLNko eta Yacef Saâdiren réseau "bombes" (lehergailuen sarea) taldeko kidea izan zen. 1957ko otsailaren 10ean, Aljerreko guduan, zenbait bonba lehertu ziren Aljerreko Belcourt auzuneko eta El-Biar udalerriko estadioetan; leherketek 9 hildako eta 45 zauritu eragin zituzten. Baya Hocinek lehergailuetako bat jarri zuen. Atxilotu eta, otsailaren 28an, espetxeratu egin zuten Barberousse-ko espetxean, gaur egun Serkadji-koa. Aljerreko Indar Armatuen Auzitegi Iraunkorrak heriotza-zigorra ezarri zion 17 urte zituela. Orango Indar Armatuen Auzitegi Iraunkorrak berriz ere aztertu zuen epaia, eta zigorra berretsi zuen 1959ko urtarrilaren 20an. Aljeriako gerran heriotza-zigorra ezarri zieten sei emakumeetatik gazteena izan zen.[2][3] Ez zuten exekutatu, baina kartzelan egon zen 1962 arte. Amnistia jaso zuen Éviango akordioen ondorioz.[4]

Alajeriaren independentziaren ondoren, Baya Hocinek ikasten jarraitu ahal izan zuen, eta kazetari gisa lan egitea lortu zuen. Aljeriako diputatu hautatu zuten 1977tik 1982ra.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Baya Hocine» artikulutik itzulia izan da, 2023-05-22 data duen 204495996 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-05-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Thénault, Sylvie. (2019-06-15). «Les papiers de Baya Hocine. Une source pour l’histoire des prisons algériennes pendant la guerre d’indépendance (1954-1962)» L’Année du Maghreb (20): 107–122.  doi:10.4000/anneemaghreb.4643. ISSN 1952-8108. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  2. (Frantsesez) Codaccioni, Vanessa. (2010). «(Dé)Politisation du genre et des questions sexuelles dans un procès politique en contexte colonial : le viol, le procès et l’affaire Djamila Boupacha (1960-1962)» Nouvelles Questions Féministes 292010/1: 32-45. ISSN 0248-4951. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  3. (Frantsesez) Thénault, Sylvie. (2012-09-27). «Défendre les nationalistes algériens en lutte pour l'indépendance. La « défense de rupture » en question» Le Mouvement Social 240: 121–135. ISSN 0027-2671. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  4. (Frantsesez) Gérard, Jean-Louis. (1999-12-31). Dictionnaire historique et biographique de la guerre d'Algérie. FeniXX réédition numérique ISBN 978-2-402-11694-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  5. Amrane, Djamila (Minne, Danièle). (1994). Des femmes dans la guerre d'Algerie: entretiens. Ed. Karthala ISBN 978-2-86537-510-3. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoritateen kontrola: