BedZED

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
BedZED
BedZED

Beddington Zero Energy Development (BedZED) ekoauzo txiki bat da, 99 etxebizitzakoa, Bill Dunster arkitektoak eraikia Londres hegoaldean 2000-2002 urteetan.

Auzoak 1,7 hektarea ditu eta bertan 2.500 m² bulego eta denda daude, auzolan aretoa, ikuskizun aretoa, berdegune publiko eta pribatuak, osasun zentro pribatu bat, kirol zelai bat, haurtzaindegi bat, taberna bat eta jatetxea bat.

Erresuma Batuan tamaina honetan eraiki den lehen multzoa da maila honetako parametro energetiko eta sozialak lortu dituena, Peabody fundazioaren (GKE bat) eta BioRegional erakundearen laguntzarekin. Azken urteotan erreferentzia bihurtu da eta bisitari ugari jasotzen ditu.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna ekologikoa txikitu:

  • Energia:
    • Karbono balantze zero izatea (inpaktu neutroa) erregai fosilak erabili gabe
    • Etxeko beharren energia kontsumoa %60 murriztea
    • Garraioei lotutako energia kontsumoa %50 murriztea
    • Berogailu eskaera %90 murriztea
  • Ingurumena:
    • Ur kontsumoa %30 murriztea
    • Hondakinak murriztea eta birziklatzea handitzea
    • Eraikuntza materialen erdiak gutxienez 60 km baino hurbilago jatorria izatea
    • Biodibertsitatea garatzea berdeguneetan eta estalki berdeetan
    • Naturguneak edo landa lurrak ez erabiltzea etxebizitzak garatzeko: BedZED antzinako industria gune batean garatu da
  • Soziala:
    • Gizarte maila desberdinen integrazioa
    • Saltokiak eta ekintza soziokulturalak sustatzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: BedZED Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51°22′55.5″N 00°09′21.67″W / 51.382083°N 0.1560194°W / 51.382083; -0.1560194