Beheitikolandako haritza

Koordenatuak: 42°59′46″N 1°47′51″W / 42.996°N 1.7976°W / 42.996; -1.7976
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beheitikolandako haritza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBasaburua
Koordenatuak42°59′46″N 1°47′51″W / 42.996°N 1.7976°W / 42.996; -1.7976
Map
Altitudea552 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Dimentsioak29,1 (altuera) × 18 (zabalera) m

Beheitikolandako haritza Nafarroako Basaburua udalerrian Jauntsarats kontzejuan dagoen haritz erraldoi bat da, Quercus robur espeziekoa (haritz kanduduna). 1991an Nafarroako Monumentu Naturala izendatua izan zen, hain zuzen ere, zerrendako 9. zuhaitza da.[1][2]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauntsaratsen dago errepidetik nahiko gertu.

Ibilbide erraz bat dago herrigunean bertan dauden herriko bi zuhaitz apartak bisitatzeko. 1.800 metroko ibilbide zelai eta zirkularra da, Eskolaren eta kiroldegiaren ondoan hasten da. Kisulabeko haritzaren kokapenetik.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalak jarritako kartela

Haritzak 8,70 metroko perimetroa dauka, nafar zuhaitzen artean gerririk zabalenetako bat da. Lurretik metro eta erdiko altueran diametroa 2,76 metrokoa da. bestalde, 29,1 metro garai (Kisulabekoa baino 17,5 m altuago), eta 18 metro zabal da (5,8 m. zabalago).

Antzinako basoetan bezala, zuhaitz hauen lepoa moztuta dago, guztiz kimatzen dute aldiro. Horrela egiten zen lehen, bertatik egurra, hostoak eta ezkurrak errazago ustiatzeko. Adarrak egurretarako eta ikatza egiteko aprobetxatzen zituzten; hostoak eta fruituak, berriz, ganaduaren bazkarako.[3]

Ezkurra da hariztien fruitua. Ezkurren bitartez garatzen da ehunka urte dituzten zuhaitz hauen bizitza luzea. Inguruneko baldintzetara moldatzeko gaitasun aparta erakusten dute.

Hau bezalako zuhaitz bat berez ekosistema oso bat da basoaren barnean. Zuhaitzaren gainean beste bizitza mota batzuk garatzen dira: onddoak, likenak, goroldioak, iratzeak, huntzak, baita zuhaitzak eta zuhaixkak ere.

Zaharra eta bizi-iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza zaharra da, baina Kisulabekoa baino gazteago. Luzaro iraun dezake oraindik hil gabe. Oraindik indartsu dagoen adaburu hostotsu eta garaia du (19 m.), eta urtero kimu, hosto eta ezkur berriak sortzen ditu.

Ezkurrak

Barnetik ustelduta dagoenez, ezinezkoa da bere adina zehaztea, baina esan daiteke Nafarroako zuhaitz lodienetako bat dela. Jaunsaratsen ere dagoen Kisulabeko haritza da Nafarroako lodiena, 10,10 metroko perimetroa duena, baina Beheitikolandako honek 7,80 metro ditu, asko da hori ere.

Zahartze-prozesu horretan, zuhaitz zaharra eraldatu egiten da apurka, eta basoko beste landare- eta animalia-espezie batzuei bizia eta aterpea ematen die. Egur hilaz elikatuz, zuhaitz zaharrean ezkutatuta, kakarraldo eta hamaika zomorro arraroren larbak urtetan eraldatzen dira haien garapen osora iritsi arte.

Zuhaitz zaharretan hilik dauden azal, adar eta enborretan, baso-animaliak hutsune, babesleku eta elikagai asko aurki dezakete besteak beste, hegaztiek, muxarrek, saguzarrek, lepahoriek...

Europar intereseko habitat hori Europako Natura Sarean sartu da (“Ultzama eta Basaburuko hariztiak”).o.

Zuhaitz horietako bakoitza berez ekosistema  oso bat da, hain baita konplexua hari loturiko fauna eta flora.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko monumentu naturalizendatzekoa. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
  2. «Jauntsaratsko haritza 2 (Beheitiko Landako Haritza) | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. a b «Jauntsarasko Haritz Monumentalen Ibilbidea» Ezagutu eta gozatu! (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo esteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]