Haritz kandudun
| Haritz kandudun | |
|---|---|
| Hostoak eta ezkurrak | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Plantae |
| Kladoa: | Angiospermae |
| Kladoa: | Eudicotyledoneae |
| Kladoa: | Rosidae |
| Ordena: | Fagales |
| Familia: | Fagaceae |
| Generoa: | Quercus |
| Espeziea: | Quercus robur |
Haritz kanduduna (Quercus robur eta, gutxi batzuetan, Quercus pedunculata) Quercus generoko zuhaitz espeziea da, Euskal Herrian haritzen artean ohikoena. Horregatik, sarri haritz soilaz izendatzen da.
Izen espezifikoa, robur, latinetik dator, eta gogor edo indar esan nahi du: gogortasuna da haritzaren egurraren ezaugarririk nabarmenena. Indarraren sinboloa da haritza. Biziraupen handiko espeziea da: batzuetan, 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke, Gernikako arbola zaharra bezala.
Oso leku garrantzitsua betetzen du mitologian eta herriko tradizioetan haritzak: zuhaitz beneratua izan da herrialde askotan. Haritzaren inguruan egiten ziren batzordeen bilerak, akelarreak, druiden batzarrak eta izaera animista duten beste erritu batzuk.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 40 m garai izan daiteke.
[aldatu] Zurtoina – Azala
Zuzena, laburra eta lodia du enborra; azala arre iluna da.
[aldatu] Hostoak
Erorkorrak eta lobulatuak dira haritzaren hostoak; sinpleak, txandakatuak eta txorten txikikoak.
[aldatu] Loreak
Apiriletik maiatzera loratzen da haritza. Gerba motako infloreszentziatan hazten dira lore arrak; eta txorten luzeko multzo txikitan, emeak.
[aldatu] Fruituak
Haritzaren fruituak, ezkurrak, irail-urrian heltzen dira, eta txorten luze baten puntan hazten dira.
[aldatu] Habitata
Euskal Herri hezeko espezierik berezkoena da haritza. Gehienbat, lurzoru azido eta hezeetan aurkitzen da.
[aldatu] Erabilera
Haritzaren zura oso preziatua da: kalitate onekoa eta oso erresistentea da. Zurgintzan, upelgintzan eta ontzigintzan erabiltzen da. Haren egurra erregai ona da; eta ikatza, bero-ahalmen handikoa.
Apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.
Abereentzat da ona ezkurra; txerrientzat, bereziki.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
