Beletxiki
| Beletxiki | |
|---|---|
| Beletxikia | |
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Aves |
| Ordena: | Passeriformes |
| Parvordena: | Corvida |
| Goifamilia: | Corvoidea |
| Familia: | Corvidae |
| Generoa: | Coloeus |
| Espeziea: | Coloeus monedula (Linnaeus, 1758)[2] |
| Hedapen mapa | |
| Beletxikiaren banaketa gorriz | |
Beletxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da[3].
Beletxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.
Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere)[4].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez)Corvus monedula Iucnredlist.org
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List
- ↑ Mullarney, Killian; Svensson, Lars; Zetterstrom, Dan; Grant, Peter (1999). Collins Bird Guide. Collins. p. 335. ISBN 0002197286
- ↑ J. D. Lockie "The Food and Feeding Behaviour of the Jackdaw, Rook and Carrion Crow." The Journal of Animal Ecology. 25:2 (Nov., 1956), pp. 421-428