Bertsolari (filma)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertsolari (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaBertsolari
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Hizkuntzaeuskara
Iraupena90 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asier Altuna
Gidoigilea(k)Asier Altuna
Antzezlea(k)
Maialen Lujanbio
Andoni Egaña
Joseba Zulaika
John Miles Foley (en) Itzuli
Miren Amuriza
Jon Sarasua



[[Kategoria:John Miles Foley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Konpainia ekoizleaTxintxua Films
Argumentu nagusiabertsolaritza
filmin.es…
IMDB: tt2058583 Edit the value on Wikidata

"Bertsolari" Asier Altunak idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2011an ekoiztua. Baina ez da ohiko dokumental bat, bertsolaritzarekin lotutako hainbat ertz lantzen dituen dituen pelikula iradokitzailea baizik. Inprobisazioaren bat-batekotasuna, isiltasunaren hotsa, pentsamenduaren korapiloak, sorkuntzaren gazi-gozoak… horiek dira Asier Altunak bere azken pelikulan harrapatzen saiatu den gaietako batzuk. [1][2][3]

Bertsolaritzaren dimentsio sozialarekin batera, sortze prozesuaren inguruko sentipenak, irudiak eta gogoetak bildu ditu pelikulak. Bertsolaritza zer den eta bertsolariek zer egiten duten erakusten du filmak, baina ez da film didaktikoa, ez da erreportaje hutsa. Hala erre, bertsolaritza eta kantu inprobisatua zer diren eta zer sentimendu sortarazten dituzten munduan zehar zabaltzeko oso material baliagarria da, eta gainera zazpi hizkuntzetako azpitituluekin banatzen da (euskara, espainiera, frantsesa, katalana, ingelesa, italiera eta alemana).[4]

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian zehar hainbat irudi jaso zituzten film bat prestatzeko, eta orduko asmo hura dokumental dotore bihurtu zuten gero. 2009ko abenduaren 13an Barakaldoko BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finala. Aurreko lau txapelketak irabazita zituen Andoni Egañari irabazi zion orduan Maialen Lujanbiok. Bien eta Amets Arzallusen bertso hunkigarriak jasotzen ditu dokumentalak, besteak beste, Maialenek eta Ametsek "sua" gaiaren gainean egin zituzten bertso txundigarriak, eta Andoniren agurreko bertsoa.[5][6] Horrekin batera, bertsolaritzaren hainbat ezaugarri deskribatzen ditu filmak: mendeetako kultur transmisiorako tresna izan dela, bertsolariak bertsoa sortzeko egiten duen prozesua kognitiboa, zelan sortzen du bertsoa segundo/minutu gutxi batzuen buruan, bertsolaritzak testuinguru modernoan lortu duen arrakasta, edota bertsoa entzutean entzuleengan sortzen den erreakzioa.[7]

Filmean hainbat aurpegi ezagun agertzen dira kamara aurrean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua eta Miren Amuriza bertsolariak, Joseba Zulaika antropologoa, eta John Foley ikerlaria.

Zuzendariaren hitzetan: "Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin. Baina batez ere intuizioak gidatu gaitu. Nora iritsiko ginatekeen oso ondo jakin gabe, prozesuarekin gozatu dugu, eta bukatu dugunean izugarrizko poza sentitu dugu."

Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatu zuten, lehiaketaz kanpo, eta oso harrera beroa izan zuen. Filma areto komertzialetan estreinatzearekin batera, hainbat aurkezpen berezi egin zituzten hurrengo egunotan, besteak beste Bilbo, Tolosa, Gasteiz eta Arrasaten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Agote, Gontzal. (2011-10-12). «Amildegiaren ertzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. Zabala, Juan Luis. ««Beste mundu bat deskubritu dut film hau egitean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  3. Altuna, Asier. (2016). «(dvd) Bertsolari.» www.elkar.eus (Txintxua films) (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  4. «"Bertsolari" filma eskainiko da bihar Sabadellen» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  5. Berria. «Maialen Lujanbio txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  6. Berria.eus. (2011). «2009ko txapelketa. Andoni Egañaren agurra.Berria TB ataleko azken bideoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  7. Iturriotz, Iñaki. (2011-10-05). «BERTSOLARI filma | Kontaizu» www.kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]