Bojador

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bojador
أس بوجدور
Faro en Cabo Bojador.jpg
Bojadorreko itsasargia
Bojador non dagoen adierazten duen Mendebaldeko Sahara-ko/-go/-eko mapa
Bojador
Eskualdea  Mendebaldeko Sahara
Ur eremua Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 26°8′N 14°30′W / 26.133°N 14.500°W / 26.133; -14.500Koordenatuak: 26°8′N 14°30′W / 26.133°N 14.500°W / 26.133; -14.500

Bojador[1]Bojador lurmuturra bezala ere ezaguna— (arabieraz رأس بوجدور Rā's Būjādūr) Mendebaldeko Sahararen ipar-mendebaldeko kostaldean dago, Kanariar uharteetatik hego-hego-ekialdera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertara iritsi zen lehen europar nabigatzailea, Gil Eanes marinela izan zen, 1434an, bere hamabortzgarren espedizioan, Henrike Nabigatzailea printzeak bultzatuta. Ingurutik nabigatu zuten europar itsasontzi asko desagertu izanak, itsas munstroen existentzia eta Bojador lurmuturretik hegoaldera igarotzeko ezinezkotasuna bezalako mitoak sorrarazi zituen.

Kabotaje bidaietako ardura nagusiena, Bojador lurmuturretik gertu gertatzen diren haize aldaketak ziren, non, urtaro guztietan, gogor jotzen hasten diren ipar-ekialdetik. Azkenean, kostaldetik aldenduz, haize mesedegarriagoak zeudela ikusi zen. 1434tik aurrera, ibilbidea, portugaldarren eta beste herrialde batzuen espedizio berriei irekia geratu zen, lehenik Afrika hegoalderantz, eta, ondoren, Indiaraino.

1884an, Espainiak, Bojador lurmuturraren kostaldea, bere subiranotasunpeko protektoratu bezala izendatu zuen. 1975ean, Espainia erretiratu zen, eta, Madrileko Akordioen ondoren, Maroko, inguru hura kontrolpean hartzen saiatu zen, Maroko eta Aljeriaren arteko lehiak abiaraziz, Fronte Polisarioak aldarrikatzeagatik, Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra 1976an aldarrikatu zuen erakundea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bojador Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Mendebaldeko Sahara
Artikulu hau Mendebaldeko Saharako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.