Bostongo Arte Ederren Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bostongo Arte Ederren Museoaren fatxada
"Bederatzi Herensuge" biribilkiaren zati bat, Chen Rongena, K. a. 1244. Song dinastia

Bostongo Arte Ederren Museoa (ingelesez Museum of Fine Arts, Boston, MFA), Ameriketako Estatu Batuetako museorik handienetako bat da, eta mendebaldeko hemisferioko bigarren bilduma iraunkorrik handiena du, New Yorkeko Arte Museo Metropoliarrekoaren ondoren. Museoko egungo zuzendaria, Malcolm Rogers da.

1870ean sortu eta 1876an inauguratu zen, bertako bilduma asko, Bostoneko Ateneoaren arte galeriatik hartuta. Masachusets estatuko hiriburu den Bostongo Huntington Etorbidean dago 1909tik. Bere xede kontserbatzaileaz gain, museoa, arte akademia batekin elkartuta dago, Bostongo Arte Ederren Eskolarekin, hain zuzen, baita senidetutako museo batekin ere, Nagoya/Bostongo Arte Ederren Museoarekin, Japoniako Nagoia herrian.

Museo honetako lanik azpimarragarrienetako batzuk, honako hauek dira:

Galeria [aldatu]