Botere judizial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Secondat-eko Charles Louis, Montesquieu-ko Baroia

Botere judiziala edo epaitzeko boterea arau juridikoak aplikaraziz gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Bi botereetatik bereizita dago erabateko askatasuna bermatzeko eta legeak ondo betetzen diren ala ez epaitzea, lege-hausteak epaitzea eta hiritarrek bermatzea.

« Justiziaren jatorria herrian dago, eta Aginte Judiziala osatzen duten eta independenteak, aldaezinak eta arduratsuak diren eta soilik legearen menpe dauden epaile eta magistratuek administratzen dute, Erregearen izenean”  »
1978ko Espainiako konstituzioa 117.1 artikulua VII titulua

Montesquieuren botere bereizketaren teoria klasikoaren arabera, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizteak hiritarren askatasuna ziurtatzen du. Teoria besteak beste botere judizial independente batek betearazlea edo exekutiboa muga dezakeela du oinarri, botere bereizketa honetan jaiotzen delarik zuzenbide estatua non botere guztiak legearen inperiopean dauden. Hori dela eta beste botereekiko independentea izan beharko du lege ordena haustuz gero beste bi botereak menperatu ahal izateko eta Zuzenbidea gizarte bizitzaren elementu erregulatzaile bilakatuz.

Beraz independientea izan behar du estatuko gainerako botereekiko (legegilea eta betearazlea), kanpo presiorik gabe epaitu eta legeak inpartzialki aplikatzeko. Epaileek epaitu eta epaitutakoa betearazi egin beharko da eurei bakarrik dagokielarik epaitzea eta epaitutakoa betearaztea eta inpartzialtasunez eta objetibotasunez jokatu behar dute, bere epaiak frogetan oinarritu beharko direlarik eta ez balorazio subjetibo edo pertsonalean.

Justizia administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

a) Karrerako epaileak eta magistratuak: Epai dezaketen administrazioko funtzionarioak. Froga guztiak aztertu ondoren gatazkak ebazten dituzten, ebatzitakoa gauza dadin zaintzea eta independienteak dira epaitzerako orduan.

b) Idazkari judizialak: Bulego judizialeko zuzendariak eta fede publiko judizialaren arduradunak dira. Hurrengo hirurak hauen menpe daude.

c) Kudeatzaileak: Mota guztietako prozesu, eginbide eta espedienteak izapidetzen/tramitatzen dituzte eta epaile edo idazkariari, beharrezkoak diren probidentziak, eginbideak, aktak eta oharrak idazten laguntzen diete.

d) Izapidatzaileak: Izapide prozesalak gauzatzen parte hartzen dute: testuak transkribitu, komunikazio funtzioak eta legeek ezarritako gainerako egintzak.

e) Laguntza judiziala(auxilioa): zitazioak, jakinarazpenak, etab.etaz arduratzen diren administrazio judizialeko funtzionarioak.

Ministerio fiskala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ministerio fiskalaren plaka

Justiziaren jarduna sustatzeaz arduratzen da, legalitatea, herritarren eskubideak eta legeak babesten duen interes publikoa defendatu asmoz, konstituzioari eta legeei jarraikiz. Ofizioz parte hartzen du eta inpartziala da, ez baititu interes partikularrak defendatzen, baizik eta legeak babestutako interes sozial eta publikoak; baina ez dira independenteak botere betereazlearekiko (fiskalburuaren menpe daude (gobernuak proposaturikoak). Bakarra da estatu osorako; kide bakoitza erakundea ordezkatuz dihardu.

Prozedura judiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salaketa / denuntzia: zigor arloari dagokio eta anonimoa da. Adb: medikuek ume batengan dauden tratu txarrak susmatzen baditu, salaketa egin behar du, nahiz eta erasotzailea zein den ez jakin.
  • Kereila: zigor arloari dagokio, pertsona konkretu baten aurka zuzendua eta aurkezten duena da alderdi interesduna.
  • Demanda: zibil arloari dagokio. Zigorrak ez dute inoiz askatasuna gabezten eta epaileak ez du ofizioz jarduten, prozedura alde batera uzten badu interesdunak bertan bukatzen da.

Aurreko hiru horietako bat aurkeztu ostean bi aukera daude eta epaileak erabakiko du zer egin: aurrera jarraitu edo kasua artxibatu.

Instrukzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketak egitean datza deklarazioa hartzen delarik lekuko eta inputatuari, froga perizialak aztertzen eta eztabaidatzen dira. Behin horiek eginda, bi aukera daude kasua artxibatzea edo kriminalitate zantzuak badaude, pertsona horrekiko prozesatze-autoa ezartzen da eta ahozko judizioa egongo da.

Ahozko judizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldeek (akusatzaile zein akusatuek) beren alegazioak aurkeztu eta frogak egiaztatu egiten dira epaimahaiaren aurrean, honek epaia eman dezan. Judizioa legala izateko baldintzak honako baldintzak daude:

  • Berdintasuna: alderdi guztiek aukera berdinak izan behar dituzte beraien defentsarako, bai alderdi akusatzaileak baita alderdi salatuak ere.
  • Ahozkotasuna: judizioa ahozkoa izango da eta idatziz jasoko da baita ere.
  • Publizitatea : ezin daitezke erabakiak ezkutatu. Jendeak zergatik, nola zein frogekin... epaitu den jakiteko eskubidea dute. Izan ere, sententziak gero publikoak izaten dira normalean.
  • Kontradizkioa: frogak aurkeztu eta honela alderdi salatuak bere argumentuekin frogak baliogabetzeko kontradikzioa egiten du.

Epaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin ahozko judizioa amaitu ostean epaia edo sententzia egongo da:

  • Kondenatzailea: auzi-jartzailearen eskaria onartzen duenean epaileak.
  • Absoluziokoa: demandatu edo akusatzaileari arrazoia ematen dioenean jurisdikzio organoak.
  • Partzialki estimatzailea edo desistimatzailea: akusatzailearen eskari batzuei soilik arrazoi ematen dioenean tribunalak.
  • Osatzailea: erlazio judizial bat sortu, iraungi edo aldarazten duten sentziak.

Errekurtsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sententzia baten erresoluzio judiziala aldatzeaz edo ezeztatzea bilatzen duen eskaria, epaile berari edo jerarkian gorago dagoen tribunalari aurkezten dena. Errekurtso guztiek inpugnaturiko atal bat (doktrina deiturikoa), ezeztatzea bilatzen duen auzilari bat, sententzia egin duen epaile edo tribunal bat), errekurtsoa jasotzen duen epaile edo auzitegia eta erresoluzio berri bat aurrekoa aldatu, egiaztatu, baliogabetu edo ezezta dezakeena.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Barruti judizial»

Botere judiziala epaitegi eta auzitegietan antolaturik daude, lehenak epaile bakar bat dute soilik (epailea –gehienetan- edo magistratua –gutxi batzuetan- bien arteko desberdintasuna aintzinatasuna da) eta bertan abiatzen dira erreklamazio judizialak; alegia, lehen auzian epaitzen dute.

  • Lehen auzialdiko epaitegiak
  • Instrukzioko epaitegiak
  • Zigor-arloko epaitegiak
  • Lan-arloko epaitegiak
  • Espetxeratuen Zaintzako epaitegiak
  • Adingabeen epaitegiak
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak
  • Administrazioarekiko auzien epaitegiak
  • Erregistro Zibil

Auzitegietan ordea hainbat magistratu daude; sala edo atalak dituzte euren bakoitza bere presidentearekin eta lehen auzian epaitutakoarekin ados ez egoteagatik errekurtsoa duten auziak ebazten dituzte (2.auzialdiko gaiak beraz).

  • Auzitegi Gorena
  • Auzitegi Nazionala
  • Justizia Auzitegi Nagusiak
  • Probintzia Auzitegiak

Lehen instantzian udalerri bakoitzean Bake Epaitegi bat dago, Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegia egon ezean. Udalerri hauek barruti judizialak osatzen dituzte probintzia berekoak edo mugakide diren beste udalerriekin. Adibidez, Donostiako barruti judizialean Donostia, Errenteria, etab. daude edo Eibarrekoan, Eibar, Elgoibar, Mutriku, etab. Lurralde eta funtzio jurisdikzionala kontuan izanik honelaxe antolatzen da botere judiziala Espainian :

  • Auzitegi Gorena : estatuan.
  • Auzitegi Nazionala: estatuan.
  • Justizia Auzitegi Nagusia: autonomia erkidegoan.
  • Probintzia Auzitegiak: probintzia bakoitzean.
  • Instrukzioko Epaitegi Zentralak: estatuan.
  • Zigor Arloko Epaitegi Zentralak: estatuan.
  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak: epaitegi-barruti bakoitzean.
  • Zigor Arloko Epaitegiak: probintzia bakoitzean.
  • Lan Arloko Epaitegiak: epaitegi-barruti bakoitzean bat edo gehiago.
  • Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak: probintzia bakoitzean.
  • Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak: probintzia bakoitzean, edo bi probintziatan edo gehiagotan bakarra.
  • Adingabekoen Epaitegiak: probintzia bakoitzean.
  • Bake-Epaitegiak: udalerri bakoitzean.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak: barrutietan.

Auzitegi Gorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Auzitegi Gorena»
Espainiako Auzitegi Gorenaren egoitza, Madrilen.

Espainia osoan du jurisdikzioa, ordena guztietan (Zibil, Zigor, Administrazio auziak, Lan arloa, etab.), organo gorena delarik. Auzitegi Gorena, azken ekinaldikoa da kasu guztietan. Bere erabakiak ezin dira helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira. Espainiako erregeak soilik utzi dezake, Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe, Konstituzioak barkamen eskubidea ematen diolako.

Bost sala edo areto ditu, bakoitzerako izendaturiko magistratuez osaturikoa eta presidente bat duena buru:

  • Lehenengoa: Jurisdikzio zibila
  • Bigarrena: Zigor-jurisdikzioa
  • Hirugarrena: Administrazioarekiko jurisdikzioa
  • Laugarrena: Gizarte-jurisdikzioa
  • Bosgarrena: Jurisdikzio militarra

Orokorrean probintzia auzitegietako epaien aurkako (zibil eta zigor arloan) kasazio errekurtsoez arduratzen da, hala nola gizarte arloko epaitegietako errekurtsoez eta Auzitegi Nagusietakoetaz (administrazio arloan). Berrikusteko ez ohiko errekurtsoak ere bere eskumenen tartean dauden lan eta zibil arloan.

Auzitegi Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Auzitegi Nazionalaren egoitza
Sakontzeko, irakurri: «Auzitegi Nazional»

Espainiako Auzitegi Nazionala edo Entzutegi Nazionala Madrilen egoitza duen eta espainiar estatu osoan eskumena duen helegite eta ekinaldiko auzitegi berezia da. Dagozkien gaien arabera kasu jakin batzuez arduratzen da, bai auzialdikoez, bai apelazioez. Lau auzi-gelatan banatuta dago:

  • Zigor Arloko bi areto: zenbait delitutaz arduratzen dena soilik (Nazioarteko delituen auzipetzea eta Krimen antolatulako delituak, esaterako terrorismoa, narkotrafikoa, diru faltsifikazioak, etab. zuzenean hemen epaitzen direnak) eta bigarrena aurrekoaren aurkako helegiteez arduratzen dena (helegite aretoa).
  • Administrazioarekiko Auzietarako Aretoa: Ministroen eta Estatuko Idazkarien ekintzen aurkako errekutsoak.
  • Gizarte Arloetako Aretoa

Nabarmendu beharra dago zibileko alorrean jurisdikziorik ez duenez ez dagoela aretorik honentzat.

Justizia Auzitegi Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia»

Erkidegoko Auzitegi Nagusia Espainiako Justizia Administrazioak Autonomia Erkidegoan duen justizia organo gorena da. Alor zibilean, zigor-alorrean, administrazioarekiko auziak eta gizarte arloen gainean du eskumena. bakoitzarekiko sala ezberdin bat dagoelarik. Bakoitzarentzat presidente bat dago eta Auzitegi osorako Presidentea. Halaber, arlo bakoitzak bere Presidentea du eta sala guztiak hainbat magistratuek osatzen dute.

« Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da:
  • Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide Zibil Foralaren gaietan kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.
  • Gaztigatzeko eta sozial mailan, instantzia eta gradu guztietara, kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak izan ezik.
  • Kontentzioso-administratibo mailan eta Autonomia Erkidegoak legegintza exklusiboa dueneko gaietan

instantzia eta gradu guztietara, beraiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak diktaturikoak izanez gero, eta lehen instantzian, aldiz, Estatuko Administrazioak diktaturikoak baldin badira.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialen arteko konpetentzi arazoetara.
  • Jabegoaren Erregistroetan sarrera eduki behar duten Euskal Zuzenbide bereziaren dokumentuen kalifikapenari buruzko errekurtsoetara. Autonomia Estatutuaren 14. artikulua
 »

Probintziako Auzitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Olagibel kaleko Justizia-jauregi zaharra.

Egoitza probintzietako hiriburuetan dago eta jurisdikzioa probintzia osoko lurraldea. Bi atal / sekzio edo gehiaogo egon daitezke eta gai zibilak, zigor arlokoak eta apelazioak daude bere eskumenen artean. Alegia, bigarren auzialdikoak, beste epaitegi batean emandako sententziaren errekurtsoa ezartzen denean.

  • zibilean: Lehen auzialdiko epaitegien ebazpen judizialen aurkako errekurtsoak eta eskumen arazoak ebazten dituzte.
  • zigor arloan: Larritasun handiagoko zigorrak dituzten prozedurez arduratzen dira.

Zinpeko epaimahaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrek justizia administrazioan parte hartzeko era dira. Epaimahaikideek erabakiko dute akusatua erruduna den edo ez eta gero epaileak erabakiko du zenbateko zigorra ezarriko zaion, baina erruduna den edo ez herritarrak izango dira erabakitzen dutenak.

Pertsonen aurkako delituetan (adb: tratu txarren ondoriozko hilketetan), funtzionario publikoek egindako delituak haien karguen jardutean zehar (adb: Iruneko ogasunean Bravok egindakoa), ohorearen aurkako delituetan, askatasunaren eta segurtasunaren aurkakoetan eta suteen delituak epaitzen dituzte.

Epaimahai popular baten kide izateko baldintzak:

  • Espainiarra eta adin nagusikoa.
  • Irakurtzen eta idazten jakitea.
  • Eskubide politikoen gaitasun osoa edukitzea.
  • Izendapenaren unean delitua gertatu den probintziako udalerri baten bizilaguna izatea.
  • Epaimahaiaren funtzio betetzeko fisikoki, psikikoki edo zentzumen aldetik ezindua ez izatea.

Epaimahaikide bezala ez jarduteko aitzaki baliodunak:

  • 65 urte baino zaharragoa izatea.
  • Aurreko 4 urteen barruan epaimahaikide funtzioak egin izatea.
  • Karga familiarren arrazoiengatik trastorno larriak.
  • Kalte garrantzitsuak sufrituko lituzkeen garrantzizko interes orokorreko lanbide bat izatea.
  • Atzerrian bizitzea.

Lehen auzialdirako epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurisdikzioa kokatuta dauden barruti judizialean dute eta partikularren arteko erreklamazio zibilez arduratzen dira. Erregistro zibilean lehen auzialdiko epailea da (jaiotzak, heriotza, bizi-agiriak, ezkontza eta bestelakoen inskripzioak erregistratzen dira) eta Lehen auzialdiko epaitegirik ez duten herrialdeetan, Bake Epaitegiak daude. Lehen auzialdiko eta Instrukziozko epiategiak bateratuak edo banatuak egon daitezke lan kopuruaren arabera.

Instrukzioko epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euren jurisdikzioa kokatuta dauden barruti judiziala eta delituak eta ustezko errudunak ikertzen dituzte. Behin behinean kartzelara bidaltzeko aukera dute eta delituengatiko kausak izapidetzen (ikertzen) dituzte; kasu batzuetan, hutsegiteak (faltak) epaitzen dituzte (zigor arloko epaiak).

Zigor arloko epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instrukzioko epaitegiek ikertutako delituen epaia eeta ez dute instrukziorik egiten; bakarrik epaitu.

Administrazioarekiko auzien epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurisdikzioa probintzia osoan dute; egoitza probintziako hiriburuan dagoelarik eta administrazio publikoaren jardueren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazten dituzte.

Lan arloko epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jurisdikzioa probintzia osoan dute; egoitza probintziako hiriburuan dagoelarik, Enpresa eta langilearen arteko gatazketaz arduratzen dira eta Gizarte segurantzaren edo estatuaren aurkako erreklamazioa (Baliogabetasunak adib.).

Espetxeratuen zaintzako epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaz gabetzeko zigorren betearazpena kontrolatu eta espetxeetan barneratutako pertsonei dagokien guztia ebazten dute.

Adingabeen epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 eta 18 bitarteko adingabekoen (batzuetan 21 urte arte) delitu edo hutsegitetzat tipifikatutako portaerak aztertzen (epaitzen) dituzte. Delitu egilea 14 urtetik beherako bada, adingabetuak babesteko erakundeek esku hartzen dute.

Bake epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen auzialdiko eta instrukziozko epaitegirik ez dauden udalerrietan daude epaileak dira eta euren jurisdikzioa udalerrira mugatzen da. Bake epailea ez da karrera judizialeko profesional bat, baina funtzio jurisdikzionalak ditu (garrantzi gutxiko auzi zibilak eta zigor arlokoen ebazpena) eta erregistro zibilaren funtzioak ere betetzen dituzte.

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1/2004, abenduak 28ko, Genero Indarkeriaren Kontrako Babes Integraleko Neurrien Lege Organikoak sortzen ditu, barruti judizialetan gutxienez bat egon behar du eta emakumeen kontrako indarkerian espezializatutako organoak dira. Zigor eta Zibil arloko kasuetaz arduratzen dira eta euren ezaugarri nagusia epaile berdinak indarkeria kasu zehatzaren inguruko ondorio guztiak ikertuko dituela da, bai zibil baita penalekoak ere. Biktimak bereziki eta guztiz babesteko formarik egokiena eta epaitegi hauetan ematen diren erabakien aurkako errekurtsoak Probintzia Auzitegietan aurkezten dira.

Beste organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia»
Erakundearen armarria.

Espainiako botere judizialaren gobernu-erakunde gorena da. Bere funtzio nagusia epaile eta magistratuen independentzia bermatzea da Estatuko beste botereetatik. Espainiako Konstituzioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ezartzen du 122.2 eta 122.3 idatz zatietan, eta beste inon ez du aipatzen:

« 2.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia beraren gobernurako organoa da. Lege organikoak ezarriko ditu haren estatutua, eta kideen bateraezintasun- araubidea eta eginkizunak, batez ere, izendatze, igotze, ikuskatze eta diziplina-araubideari dagokionez.

3.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia osatuko dute Auzitegi Goreneko lehendakariak, bera buru izanik, eta Erregeak bost urterako izendatutako hogei kidek. Hogei horietatik hamabi, kategoria judizial guztietako epaile eta magistratuen artetik izendatuko dira, lege organikoak ezarriko duen eran; lau, Diputatuen Kongresuak hala proposaturik; eta beste lau, Senatuak hala proposaturik. Azken bi kasuotan, izendapena abokatu eta bestelako legelarien artetik egingo da, eta kideen hiru bostenak izendapenaren aldeko botoa eman beharko du; izendatuek ospe handikoak izan beharko dute, eta hamabost urtetik gorako esperientzia izan beharko dute beren lanbidean.

 »
1978ko Espainiako Konstituzioa, 122. artikuluko 2. eta 3. idatz zatiak

Berez ez da organo jurisdikzionala; ez baitu funtzio judizialean parte hartzen eta epaileek eta magistratuek modu independientean eta inoren eskusartzerik gabe epai dezaten zaintzeaz arduratzen da. Beti ere epaileek erabakiak hartzean askatasuna izatea baimentzen dute. Presidentea Auzitegi Goreneko presidenteak eta 20 mahaikidek osatzen dute (10 diputatuen kongresuak proposatutakoak eta beste 10 senatuak.

Auzitegi Konstituzionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Konstituzio Auzitegia»
Auzitegiaren egoitza, Madrilen.

Berez botere judizialaren parte ez den konstituzio organoa da, Estatuko lurralde osoan duena jurisdikzioa eta ondoko gai hauek ebazteko eskumena:

  • Legeen eta lege indarra duten xedapenen aurkako konstituzio kontrakortasun errekurtsoak.
  • Babes-errekurtsoak: konstituzioan jasotzen diren funtsezko eskubideetakoren bat zapaldu diotela uste duenean.
  • Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean edo zenbait Autonomia Erkidegoren artean sortzen diren eskumen gatazkak.