Bruno Maderna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bruno Maderna (Venezia, Italia, 1920ko apirilaren 21a - Darmstadt, Alemania, 1973ko azaroaren 13a) italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gian Francesco Malipieroren eta Hermann Scherchenen ikasle izan zen. Batetik, musika konkretuaren eta elektronikoaren sintesia bilatu zuen, eta bestetik, tresnetarako musikaren eta banda magnetikoan bilduriko musika-mota guztiena. Madernaren lanek italiar kutsu bizia dute, doinu-ezaugarri zehatzak eta lirismo zuzena.

Lan aipagarrienak ditu: Syntaxis (1956) eta Serenata III (1961) lan elektronikoak; Improvvisazione I eta II (1951-1952) orkestrarako, eta Quadrivirium (1961) lau perkusio-jotzaileentzat; Hyperion (1964) eta Satyrikon (1973) operak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]