Buckminster Fuller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Richard Buckminster Fuller (Milton, Massachusetts, AEB, 1898ko uztailaren 12a - 1983ko uztailaren 1a) diseinatzaile, ingeniari eta asmatzaile estatubatuarra izan zen. Idazlea eta Illinoisko unibertsitateko irakasle ere izan zen.

Expo 67ko pabilio estatubatuarra, R. Buckminster Fullerrek egina, orain Biosphère, Montrealgo Île Sainte-Hélènen

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuller bere kupula geodesikoengatik izan zen ezaguna, oraindik eraikin militarretan eta zibiletan eta eraikinetan ikus daitezkenak. Bere eraikuntza, tentsio osotasunarekin eraiki daitezkeen estrukturak muntatzea ahalbidetzen duten printzipio basikoetan oinarritzen da (tetraedroak, oktaedroak eta esferen multzo itxiak). Horrela eraikita, oso arinak eta egonkorrak dira.

Molekula tipo batek, karbono atomoz soilik eratutakoek, bere izena daramate, molekula hauek Fullerren kupulekin duten antzagatik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buckminster Fuller Aldatu lotura Wikidatan