Camille Chamoun
Camille Chamoun (Deir-el-Qamar, Libano, 1899ko apirilaren 3a - Beirut, Libano, 1987ko abuztuaren 7a) Libanoko politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Katoliko maronita zen. Errepublikako lehendakari izan zen 1952-1958 urte-bitartean. Estatu Batuen aldeko haren politikak musulmanen aurkako gerra piztu zuenean (Estatu Batuetako indarrak Beiruten sartu ziren 1958an), Chamounek dimititu egin zuen. Geroago, Alderdi Liberal Nazionalista eskuindarra sortu eta diputatu hautatu zuten (1960).
1964ko hauteskundeetako porrotaren ondorioz, Pierre Gemayelen Alderdi Falangistarekin elkar hartuta, 30 diputatu lortu zituen eskuin muturreko taldea sortu zuen. Chamounek, 1973an, 2.000 lagunez osaturiko milizia armatua antolatu zuen, gerrillari palestinarrei aurre egiteko. Bi urte geroago, Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Rashid Karamiren gobernuan. Milizia kristauen ordezkaria izan zen Libanoko Bakearen Aldeko Bilkuran (Lausana, 1984).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.