San Laurendi (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Laurendi
Saint Lawrence River (en) fleuve Saint-Laurent (fr)

Kaniatarowanenneh (mohawkera)

Saint Lawrence River in winter.JPG
San Laurendi neguan.
Kokapena Kanada, AEB
Luzera 1.197 km
Arroa 1.030.000 km²
Emaria 10.400 m³/s
Iturburua Ontario aintzira
Ibai ahoa San Laurendi golkoa
Grlakes lawrence map.png

San Laurendi[1] (ingelesez: Saint Lawrence River; frantsesez: Fleuve Saint-Laurent, gaur egungo mohawkeraz: Kaniatarowanenneh)[2] Ipar Amerikako 1.197 kilometroko luzera duen ibaia da. Mendebaldetik ekialdera doa, Amerikako Aintzira Handiak eta ozeano Atlantikoa batuz. Ibaia Estatu Batuak eta Kanada arteko muga da eta bitan zatitzen du Quebec.

Jatorriz, mohawkek Kakanoaakakagaalla ("ur bide handia") zioen, baina Jacques Cartier esploratzaile frantsesak ibaitik bidaiatu zenean, Kanadako ibaia deitu zion, XVII. mendera arte iraungo zuen izena.

San Laurendi ibaia Ontario aintziran jaiotzen da, Ontarioko Kingstonen ondoan. Gero Brockville, Cornwall, Montreal, Trois-Rivières eta Quebec Hiria zeharkatzen ditu, San Laurendi golkoan itsasoratzeko, munduko bokalerik handienaren bidez.

Bere arroan zenbait aintzira eta ibai daude:

  • San Luis aintzira, Montrealgo hegoaldean.
  • Saint-François aintzira, Quebeceko Salaberry-de-Valleyfielden.
  • Ottawa ibaia.
  • Richelieu ibaia, Champlain aintziran jaioa.
  • Saguenay ibaia.

Bere ibilbidean zenbait uharte daude:

  • Ontarioko Mila uharte, Kingstonen gertuak,
  • Montreal uhartea,
  • Orleans uhartea, eta
  • Anticosti uhartea, Gaspé penintsularen iparraldean.
San Laurendi Quebecen, eskuinean Orleans uhartea.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
San Laurendi (ibaia)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 61. orria.