Gian Lorenzo Bernini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gian Lorenzo Bernini
Gian Lorenzo Bernini
Autoerretratua
Datu pertsonalak
Izen osoa batzuetan Gianlorenzo Bernini
Jaio 1598ko Abenduaren 7a
Napoli (Napoliko Erresuma, egungo Italia)
Hil 1680ko azaroaren 28a
Erroma (Aita Santuen Lurraldea, egungo Italia)

Gian Lorenzo Bernini (Napoli, 1598ko abenduaren 7a - Erroma, 1680ko azaroaren 28a) eskultore, arkitekto eta margolari italiarra izan zen. Barroko aroko nabarmenenetariko bat. Erroman lan egin zuen gehien. Bere lanen artean, besteak beste, Vatikanoko San Petri enparantza, Berniniren David eskultura eta Dafneren bahiketaren eskultura daude.

Ikasle zenean, Berninik trebetasun handia zeukan marmolean errealismo eta dramatismo harrigarriaz,une narratibo baten esentzia itxuratzeko. Honek Michelangeloren ondorengo duina egin zuen Berniniri. Bere talentua eskulturan ez ezik, arkitekturan eta margolaritzan ere, oso nabarmena zen. Bere obra osoa, batasun bezala oldozten da.

Gizon zeharo erlijiosoa izan zen Bernini, kontrarreformarako lan egin zuen Erroman. Bere lan arkitektonikoetan Berninik argia iturri ezezagun batetik jarrita erabili zuen sentimendu erlijiosoak ardazteko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napolin jaio zen. Bere aita Pietro Bernini, Florentziako eskultore Manierista izan zen. Bere ama aldiz, Napolikoa zen. Zazpi urterekin Erromara joan zen aitarekin. Aita Santuak eta Annibale Carracci margolariak ezagutu zuten bere trebetasuna. Scipione Borghese kardinalak hasieratik bere menpe hartu zuen. Bere lehenengo lanak Antzinako Grezian oinarriturik daude, Helenismoan hain zuzen ere.

Hogeita bi urte zituenean Paulo V. Aita Santuaren soingaina amaitu zuen. Scipione Borgheseren menpean bere lan eskultoriko nagusienetakoak burutu zituen, hala nola: Eneida (Eneas Troiatik bere aita eta bere semearekin ihes egiten), Proserpinaren bahiketa, Apolo eta Dafne Ovidioren Metemorfosos istorioan oinarritua eta David errege judua, Goliat hiltzeko momentuan.

Heldutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berniniren eskultura ekoizpena oso zabala izan zen. Ospe handikoak dira Santa Teresaren estasia Cornaro Kaperan kokatuta eta Konstantino enperadorea, Scala Regian Vatikanon. Barberini Aita Santuaren hilobiaren eta Sant'Angelo zubiaren diseinuan lagundu zuen.

1665ean Parisera bidaia egin zuen. Itzal handiko pertsona zenez, Luis XIV.a Frantziakoa erregeak Louvre jauregia diseinatzeko eskatu zion. Berninik zirriborro batzuk aurkeztu zituen, baina azkenean uko egin zioten. Berninik mendekuz Parisko artea arbuiatu zuen hiri gotikoa zela esanez eta Erromara itzuliaz. Bidaia horri esker Luis XIV.aren soingaina dago Louvre museoan. Gertaera hau barroko frantsesa eta italiarraren arteko joera ezberdinen erakusgarri bezala askotan aipatzen da artearen historian.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berninik eskala ezberdinetako lan arkitektonikoak egin zituen: hirigintza, leku sakratuak eta eraikin barneko proiektuak, eraikin zaharren berriztapenak eta lan berriak ere ekin zituen. Oso ezaguna da Vatikanoko San Petri enparantza eta San Petri basilikaren barneko apainketa eta dekorazioa. Carlo Maderno hil ondoren, berak hartu zuen San Petriko lanen gainbegiratze ardura . Honez gain, Palazzo Chigi, Palazzo Barberini eta Palazzo Ludovisiren gainbegiraketan ere parte hartu zuen.

Berninik erabat diseinatutako lan arkitektonikoak honako hauek dira: Santa Bibiana (1624-26), San Petriko baldakina (1624-1633), Scala Regia (1663-66), San Petriko absidea eta aulkia, Sant'Andrea al Quirinale, San Tommaso da Villanova eta Santa Maria Assunta (1666), besteak beste.

Erromako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau ibaien iturria

Arte barrokoko dekorazio dinamismoari zintzo, Berniniren sormen talentutsuenen artean Erromako Iturriak daude. Hauek lan publikoak ez ezik Aita Santuaren monumentuak ere baziren. Besteak beste, Triton Iturria eta Mairu Iturria, Piazza Navonan. Iturria izan ez arren, Santa Maria Sopra Minerva enparantzako Obeliskodun Elefantea monumentu interesgarria da.

Bere iturri famatuena Lau ibaien iturria da (Fontana dei Quattro Fiumi), Piazza Navonan. Lau kontinenteetako ibai nagusien pertsonifikazioa da. Kondaira batek zera dio, iturriko figurak Sant'Agnese elizako fatxadari bizkarra ematen ari direla, Berniniren arerioak, Borrominik disenatu zuelako. Baina kondairak hala badio ere,Fatxada ez zegoen oraindik bukatua iturria amaitu zuenean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gian Lorenzo Bernini