Castaños ibaia

Koordenatuak: 43°19′15″N 3°07′17″W / 43.32081°N 3.121487°W / 43.32081; -3.121487
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castaños ibaia
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′15″N 3°07′17″W / 43.32081°N 3.121487°W / 43.32081; -3.121487
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Arro hidrografikoaNervión basin (en) Itzuli
IturburuaMuskiz
Bokalea
()
Muskiz eta Galindo

Castaños ibaia Bizkaian dago eta Galindoren ibaiadarra da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eretza mendiaren iparraldeko hegalean, 750 metroko altueran jaioa, hasieran Akirtza du izena eta Gueñes eta Galdames arteko muga sortzen du. Ezkerraldetik eta Barakaldoko mugara ailegatzean, Frades errekaren urak datozkio.

Perillas izeneko zubia zeharkatua, El Regato auzoan, El Regatoko urtegia betetzen du. Oiola edo Loiola errekaren urak hartu eta gero, Gorostizan beste urtegia osatzen du.

Ibarreta-Zuloko eta Errekaortu zeharkatuta, Granadako erreka du ibaiadarra. Gero, Beurko parean, Galindo ibaia sortzen du[1].

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren erdigune eta behealdea industriak kutsatua izan da, horrek arriskuan jarri du zenbait animalien bizitza. Tartean arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) dago, Eusko Jaurlaritzak espezie kalteberatzat duena eta Castañosen ez ezik Udondo, Gobela eta Txingudiko badian ere bizi dena[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa