Galdames

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galdames

 Bizkaia
Galdameseko bandera

Galdameseko armarria

Izen ofiziala Galdames
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea eta Enkarterri
Alkatea Carlos Avellanal Villanueva (EAJ)
Herritarra galdamestarra
Koordenatuak 43°15′45″N 3°5′56″W / 43.2625°N 3.09889°W / 43.2625; -3.09889

Galdames.PNG

Eremua 44,50 km2
Distantzia 35 km Bilbora
Posta kodea 48191
Biztanleria 849 bizt (2011)
Dentsitatea 19,08 bizt/km²
www.galdames.org http://www.galdames.org www.galdames.org

Galdames Bizkaiko mendebaldean dagoen Enkarterriko udalerria da, Meatzaldean ere kokatua. 2005ean 838 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Herri mugakideak hauek dira: Iparraldean Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran, ekialdean Santurtzi eta Barakaldo, hegoaldean Gueñes eta Zalla eta mendebaldean Sopuerta mugakide ditu.

[aldatu] Inguru naturala

Ganeran (822 m) udalerriko tontorrik altuena da, Trianoko mendietan dagoena. Beste tontor batzuk Pico de la Cruz (803 m), Pico Mayor (746 m), Mello (633 m) eta Zipar/Ubieta (632 m) ditugu.

Galdames erreka igarotzen da udalerritik.

[aldatu] Historia

1214. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Galdamesko herria. Galdamesko Kontseiluak Bizkaiko jaurerriko kide izateko eskubidea aldarrikatu eta horixe lortu zuen 1672. urtean. 1740. urtean, aldiz, bereizi egin zen jaurerritik, baina 1800. urtean berriro ere lotu zitzaion hari. Erdi Aroan jaun eta leinu garrantzitsuen egoitza izan zen Galdames; bertako loizagatarren, atxurriagatarren eta larreatarren dorreak dira horren lekuko. Lehen Karlistadaren garaian, Esparteroren osteek erre egin zituzten San Pedroko auzo inguruko basoak (1863). Galdamesko herriak oparotasun handia izan zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasiera arte, lurpeko aberastasunak zirela eta.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Demografia

Galdamesko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.310 2.886 3.856 3.854 3.335 3.022 2.312 1.892 1.249 812 799 799 813

[aldatu] Ekonomia

Ekonomia jarduera nagusiak mea ustiapenak (langileen % 42) eta nekazaritza (artoa, patata, behi hazkuntza; langileen % 30) dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Galdamestar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak