Cadagua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cadagua
Zubia ots.jpg
Cadagua ibaia, Balmasedan
Kokapena Bizkaia
Luzera 70 km
Arroa 600 km²
Emaria 10,2 m³/s
Iturburua Mena Harana, Burgos
Ibai ahoa Ibaizabal > Bizkaiko golkoa

Cadagua[1] Bizkaiko ibai bat da. Mena Haranan sortzen da, Burgosen, eta hortik Enkarterri eskualdean barrena dario. Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren, Ibaizabalen amaitzen da, Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean. Cadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga delarik. Ibaiaren azkenengo zatiak, itsasoaren eragina jasotzen du.

Ibaiaren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kuprea, zianuroa eta merkurioa.[2]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cadagua Aldatu lotura Wikidatan