Cerro de los Ángeles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cerro de los Ángeles Getafetik ikusia
Nuestra Señora de los Ángeles ermita
Ekialdeko pinudia.
Jesusen Bihotza.

Cerro de los Ángeles (euskaraz Aingeruen Muinoa) lekuko muino bat da, Getafe udalerrian kokatua dagoena, Madriletik 10 kilometro hegoaldera. Bere ospea, Iberiar Penintsulako erdigune geografikotzat hartzen delako da. Tontorrean duen ordokian, Nuestra Señora de los Angeleseko ermita dago, XIV. mendekoa, eta Bihotz Sakratuaren monumentua, 1919an eraikia eta Alfontso XIII.a erregeak inauguratua. Nuestra Señora de los Apóstoles elizbarruti-seminarioa ere dago, bere lan apostolikoa Getafeko elizbarrutian egingo duten apaizendako prestakuntza tokia.

Muinoko ermitan, herriko zaindari den Nuestra Señora de los Ángeles Ama Birjina dago. Honegatik, Getafeko jendea sarri joaten da bertara, eta oso toki maitea du. Toki honetan Espainiako Gerra Zibileko hainbat gudu izan zen. Muino honetara autoz iristeko, A4 autobidearen 13. kilometroko irteera hartu behar da.

Muinoaren magalak, pinuz basoberriturik daude (alepo pinua), eta, pinudi honetaz gain, iturriak, umeentzako parkeak, bideak, taberna bat, jatetxeak eta futbol zelai bat ere baditu. Honegatik, erlijio gune izateaz gain, oso toki erabilia da jai egun bat naturaz inguraturik pasatzeko. Bitxikeria gisa, Bihotz Sakratuaren irudia sostengatzen duen oinaren ezkerraldean, Benedikto XV.a aita santuaren armarria dago. Benedikto XV.aren aitasantutzak 1914tik 1922rarte iraun zuen.

Geografia aldetik, Cerro de los Ángeles 666,235 metroko gehienezko garaiera duen lekuko muino bat da. Bere oinarria, 610 metrora dago. Tokirik garaienean, lehen mailako erpin geodesiko bat dago. Tontorretik, Madril, Getafe eta inguratzen duen zelaiaren ikuspegi ederrak ikusten dira.

[aldatu] Jesusen Bihotzaren Monumentua

1919an, toki hauxe aukeratu zen, Jesusen Bihotz Sakratuaren omenezko monumentu bat eraikitzeko. Carlos Maura Nadal arkitektoa eta Aniceto Marinas eskulturgilearen arteko elkarlan bat izan zen. Monumentua, milaka espainiarrek emandako dirulaguntzekin eraiki zen. Jesusen irudia, 9 metroko garaiera duena, Juan Mariano Goienetxe Guaquiko kondeak eman zuen. 1919ko maiatzaren 30ean, Alfontso XIII.a erregeak inauguratu zuen.

1936ko udan, soldadu errepublikarrek Jesusen irudia fusilatu zuten, eta monumentua eztandarazi zuten, hondakinak bakarrik utziz. Gerra Zibilaren ondoren, Francoren gobernuak, monumentu berri bat eraikitzeko agindua eman zuen, aurrekoaren erreplika, 1944an eraikitzen hasi zena Pedro Muguruza eta Luis Quejada Martinez arkitektoen proiektuaren arabera. Jesusen Bihotz Sakratuaren monumentua eta bere oinarria, Aniceto Marinasen lan berria izan zen, oinarriko talde eskultorikoekin batera, Fernando Cruz Solisen lana. Monumentu berri hau 1965ean inauguratua izan zen, eta, hamar urte beranduago, kripta ere inauguratzen zen, aurreko proiektuan ez zegoena. Monumentuak, Kristo azaltzen du, besoak zabalik, gizaki guztiak beregana joatera gonbidatuz. Erreinua Espainian legendarekin errematatua dago.

Aurreko monumentutik geratu zena (oinarria eta idulkiaren hasera) kontserbatu egin zen. Monumentu berria, jatorrizkotik handik hamarka metrotara eraiki zen, bata ete bestearen artean ordoki bat eratuz.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Cerro de los Ángeles
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak