Charles Floquet

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Charles Thomas Floquet (Donibane Garazi, 1828ko urriaren 2a- Paris, 1896ko urtarrilaren 1a) euskal herritar politikaria izan zen, Frantziako Lehen Ministroa izandakoa[1]. Jacques Laffitterekin batera kargu hori okupatu duen euskal herritar bakarra da.

Biografia

Parisen ikasi zuen Zuzenbidea, non bere zaletasun errepublikarra 1848ko Iraultzean azaldu zuen. Bere artikuluek ez ezik 1867an Alexander II.a Errusiakoari "Vive la Pologne, monsieur!" (euskaraz: "Gora Polonia, jauna!") oihukatzeak ospea eman zioten[2].

1871an Sena departamenduaren diputatu hautatu eta "Ligue d’Union Républicaine des Droits de Paris" alderdia osatu zuen. Thiersen agindupean atxilotua "Republique Française" aldizkaria argitaratzeari ekin zion. Ezkerreko muturreko alderdiekin lotuta "Union Républicaine" alderdiaren presidente bihurtu zen.

1882 Sena departamenduaren prefektu izendatu zuten. 1885ean Henri Brisson ordezkatuz, Asanblada Nazionalaren presidente bihurtu zen. Errusiarekin 1867an izandako gatazka barkatuta, lehen ministrogai bihurtu zen. Tirarden kabinete 1888an desegin ondoren, Frantziako Lehen Ministroa izan zen urte hartako apirilaren 3tik 1889ko otsailaren 22ra. Panama eskandaluek bere karrera suntsitu bazuten ere 1894an senatuan sartzea lortu zuen.

Floqueten ministroak

Erreferentziak

  1. A.Decaux A.Castelot "Le Grand Dictionnaire d'Histoire de la France" 1979
  2. Adolphe Robert eta Gaston Cougny, "Dictionnaire des parlementaires français de 1789 à 1889", Paris, Bourloton, 1889, 2. Liburukia, Online
  3. 1889ko otsailaren 5etik aurrera Edmond Guyot-Dessaigne
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Floquet