Charles Ives

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Ives, 1913an.

Charles Edward Ives (Danbury, Connecticut, AEB, 1874 - New York, AEB, 1954) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urteetarako Danburyko Eliza Baptistako organo-jotzailea zen, eta, 17 urte zituela, aintzat hartzeko moduko lan bat idatzia zuen jadanik: Variations on America.

1894an Yaleko Unibertsitatean sartu eta konposizioa ikasi zuen, Horatio Parkerrekin, eta organoa, Dudley Buckekin.

Musikagile berezia, independentea eta berritzailea izan zen. Bi orkestratarako duoak idazteraino ausartu zen; bakoitzak klabe eta erritmo desberdinez jotzen zuen. Aurrea hartu zien Stravinskiri polirritmoak erabiltzen, Milhaudi politonalitatean eta Bartóki disonantzian. Bere musika landugabetzat jo izan bada ere, guztiz sofistikatua da. Lekuz kanpo dauden edo disonanteak diren elementuak ezarri zituen bigarren planoan, bere jaioterriko musika banden oroigarri.

Azken urteetan ondu zuen musika Mahlerren gustukoa zen; Mahlerrek ez zuen, hala ere, Ivesen obrarik zuzendu, laster hil baitzen.

Bere lanen artean aipagarrienak: orkestrarako musika: New England Holidays, Three Places in New England, lau sinfonia; korurako musika: Lincoln the Great Commoner, The New River salmoak; ganbera-musika: The Indians, Largo; pianorako musika: 20 estudio, 2 sonata (bigarrena, Sonata Concord izenekoa, haren maisulantzat jotzen da); organorako musika, abestiak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ives Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]