Charlie Rivel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charlie Rivel
Charlie Rivel
Charlie Rivel pailazoa 1967ko Suediako Malmö hiriko ekitaldi batean zehar.
Datu pertsonalak
Izen osoa Josep Andreu i Lasserre
Ezizena Charlie Rivel
Jaio 1896ko Apirilaren 23a
Katalunia Cubelles, Garraf (Katalunia)
Hil 1983ko uztailaren 26a
Katalunia Sant Pere de Ribes, Garraf (Katalunia)
Bikotekidea(k) Carmen Busto Riensa (1920-1972, emaztearen heriotza)
Margarida Camas Reig (1982-1983)

Josep Andreu i Lasserre, ezagunagoa Charlie Rivel ezizenaz (1896ko Apirilaren 23a, Cubelles, Garraf - 1983ko uztailaren 26a, Sant Pere de Ribes, Garraf) kataluniar pailazo bat izan zen. Izatez, zirkuaren historiako nazioarteko pailazorik ospetsuenetako bat izan zen, sarritan Munduko Pailazorik Onena deitu zitzaiolarik. Josep Andreuk bere pailazo ezizena Charlie Chaplin britainiar umorista eta aktorearen omenez hartu zuen.

Aita Pedro Andreu Pausas Rivels (kataluniarra) eta ama Marie-Louise Lasserre (frantziarra) ere zirkuko artistak izan ziren. 1954an Price Zirkuko izarretako bat bilakatuko zen. 1973an Federico Fellini italiar zinema zuzendariak bere I Clowns filman omendu zituen pailazoetako bat izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlie Rivel Aldatu lotura Wikidatan