Sligo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sligo
Sligeach

Sligo
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Sligoko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Connacht.svg Connacht
Sligo col.png Sligoko konderria
Herritarra sligotar
Koordenatuak

54°16′00″N 8°29′00″W / 54.26667°N 8.48333°W / 54.26667; -8.48333Koordenatuak: 54°16′00″N 8°29′00″W / 54.26667°N 8.48333°W / 54.26667; -8.48333

Sligo non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Sligo
Eremua 12.9 km²
Garaiera 13 m
Posta kodea SO
Biztanleria 19.452 bizt. (2011)
Dentsitatea bizt./km²
Telefono aurrizkia 71
www.sligoborough.ie

Sligo (irlanderaz Sligeach) Irlandako Errepublikako Sligoko konderriaren hiriburua da. Sligok ez du hiri edo city mailarik, bai ordea Borough maila. Galway hiriaren ondoren Connacht probintziako hirigune nagusiena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Sligeach hitzak "toki oskoltsua" esan nahi du eta estuarioan azaltzen diren oskol ugariei egiten die erreferentzia. Erdi Aroko oskolez egindako meta ugari ere aurkitu dira, eta etxeen azpiko lurretan ere ugariak dira.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garavogue ibaia Ozeano Atlantikoan itsasoratzen den tokian dago kokaturik, Irlandako ipar-mendebaldean. Ekialdean berriz Gill aintzira dauka. Klima hezea (1.006'3 mm urtean) eta epela du, tenperaturak udan 22ºC ingurura iristen direlarik eta neguan berriz 2'5ºC jeitsi.

Datu klimatikoak (Markree gaztelua, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 5.5 7.1 8.6 11.1 13.6 15.3 14.9 13.1 10.2 7.3 5.6 9.8
Euria (mm) 130.8 91.6 108.9 77.9 81.4 82.2 93.0 101.5 104.4 134.3 128.4 125.7 1260.1
Iturria: Met Éireann[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito goiztiarrean jadanik populatu zegoen ingurunea, herritik 3 kilometro eskasera dagoen Carrowmore penintsulako hilobiak erakusten dutenez.

Sligo herria hilobi megalitiko baten gainean eraiki zen eta 1245ean Lord Maurice Fitzgerald Irlandako Justizia Buruak gaztelua altxatu zuen. Erdi Aroan eraso ugari izan zituen eta herria sarritan erre zuten. XV mendean ordea herriak bere kaiari esker hazkunde ekonomikoa ezagutu zuen. Garai hartatik gelditzen den eraikin bakarra Sligo Abbey monasterioa da.

XIX mendean 30.000 irlandarrek Sligoko kaia erabili zuten Ameriketara emigratzeko.

St. John's eliza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sligoko katedrala: XIX mende bukaerako eliza katolikoa
  • St. John's eliza: Irlandako elizari dagokiona.
  • Sligo Abbey monasterioa: 1253ko monasterio dominikoa, Sligoko eraikin zaharrena.
  • Wine Street eta O'Connell Street.
  • Gill aintzira

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Butler Yeats olerkariak Sligorekin lotura estua izan zuen. Bere idazlanetako sail handi bat Sligoko ingurumariak deskribatzen ditu. Yeatsek bere gaztaroa Sligon igaro zuen eta 1939ko bere heriotzaren ondoren Sligoko konderrian kokatzen den Drumcliffe hilerrian lurperatu zuten.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol taldeen artean aipagarriena Sligo Rovers futbol taldea da, izan ere hiru aldiz irabazi baitu Irlandako Liga eta lau aldiz Kopa. Azken urteak bikainak izan dira, 2010 eta 2011eko kopak eta 2012ko liga eskuratu ditu eta.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sligok munduko hainbat hiriekin senidetasun protokoloak sinatu dituen, honako hauek direlarik:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sligo Aldatu lotura Wikidatan