Andy Warhol
![]() Andy Warhol 1977an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andy Warhol | |
| Jaio | 1928ko abuztuaren 6a | |
| Pittsburgh, Pennsylvania (AEB) | ||
| Hil | 1987ko otsailaren 22a (59 urte) | |
| (AEB) | ||
| Bikotekidea | Jed Johnson | |
| Margolaritza | ||
| Sailak | Margolaritza, Zinema | |
| Mugimendua | Pop Art | |
Andy Warhol, jaiotza izenaz Andrew Warhola (Pittsburgh, Pennsylvania, 1928ko abuztuaren 6a – New York, 1987ko otsailaren 22a) Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan.
XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Argazkilaria, marrazkilaria eta publizista izan zen hasieran. Bere lehen artelanak komikietan oinarrituriko koadroak izan ziren, baina berehala utzi zion bide horri.
1962an arrakasta handia izan zuen Campbell zopa latak, xaboi ontziak eta Coca-Cola botilak irudikatzen zituzten serigrafiekin.
Warhol izan zen Pop Art higikundeko aitzindarietako bat. Marilyn Monroe, Elvis Presley eta beste artista famatu batzuen serigrafiazko erretratuak, behin eta berriz errepikatuak, egin zituen, eta aldizkarietako eta egunkarietako marrazkiak eta argazkiak baliatzen zituen bere lanetan.
Hasierako harriduraren ondoren berehala arrakasta handia izan zuen. 1963an Factory delakoa sortu zuen, era askotako artisten lantegia eta biltokia, bere garaian arrakasta handia izan zuena. Warhol oso nabarmendu zalea zen, ospearen bilatzaile amorratua, giro eta festa snob guztietan gailen ibiltzen zena.
Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela. The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izan zen.
1967tik 1971ra pintura utzi eta underground zineman jardun zuen, filme mutu, erabat geldi eta oso luzeak eginez: Sleep (1963), sei orduz gizon bat lotan agertzen zuena, Empire (1964), Empire State Building etxe orratza ikuspegi beretik zortzi ordutan agertzen zuena.
1972an pintatzen hasi zen berriz, Mao Zedongen erretratu sail bat, eta XX. mendeko judu garrantzitsuenena, besteak beste, egin zituen (Marx, Einstein...).
Azken urteetan obra abstraktuak egin zituen.
[aldatu] Irudi galeria
-
Warholen zopa-latak MoMAn (New york)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Warhol Foundation in New York, New York.
- (Ingelesez) The Andy Warhol Museum in Pittsburgh, Pennsylvania
- (Ingelesez) The Andy Warhol Museum of Modern Art - Medzilaborce, Slovakia, Europe - city of origin
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
