Daniel Irujo
Daniel Irujo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1864ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lizarra, 1911ko otsailaren 11 (46 urte) |
Familia | |
Aita | Manuel Irujo Apeztegi |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Daniel Irujo Urra[1] (Lizarra, 1864ko apirilaren 10a - ib., 1911ko otsailaren 11a) nafar abokatu abertzalea izan zen. Manuel Irujo Ollo politikari jeltzalearen aita ere bazen.
Sabin Aranarekin batera ikasi zuen Urduñako jesuiten ikastetxean eta Zuzenbide-ikasketak Deustuko unibertsitatean egin zituen. Sabin Aranaren jarraitzailea izan zen eta, Gamazadaren garaian, Bizkaiko politikariak Nafarroan barrena egin zuen bidaia antolatu zuen. Sabin Aranaren abokatua izan zen 1895 eta 1902. urteetako auzietan. Deustuko unibertsitateko irakaslea izan zen eta Notable defensa del fundador del Partido Nacionalista Vasco, don Sabino de Arana Goiri liburuxka (Buenos Airesen argitaratua, 1913an) eta Historia de la legislación vasca (Bilbon argitaratua, 1932an) liburua idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Irujo abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iruxo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- García-Sanz Marcotegui, Ángel (1995): Daniel Irujo Urra (1862-1911): el carlo-nacionalismo imposible del defensor de Sabino Arana, Pamiela.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |