Daniel Irujo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Daniel Irujo Urra[1] (Lizarra, 1864 - 1911) nafar abokatu abertzalea izan zen. Manuel Irujo Ollo politikari jeltzalearen aita ere bazen.

Sabin Aranarekin batera ikasi zuen Urduñako jesuiten ikastetxean eta Zuzenbide-ikasketak Deustuko unibertsitatean egin zituen. Sabino Aranaren jarraitzailea izan zen eta, Gamazadaren garaian, Bizkaiko politikariak Nafarroan barrena egin zuen bidaia antolatu zuen. Sabino Aranaren abokatua izan zen 1895 eta 1902. urteetako auzietan. Deustuko unibertsitateko irakaslea izan zen eta Notable defensa del fundador del Partido Nacionalista Vasco, don Sabino de Arana Goiri liburuxka (Buenos Airesen argitaratua, 1913an) eta Historia de la legislación vasca (Bilbon argitaratua, 1932an) liburua idatzi zituen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Irujo abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iruxo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak