David Cameron
| David Cameron Jaun Txit Ohoretsua |
|
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2010-(e)tik | |
| Monarka | Elisabet II.a |
| Aurrekoa | Gordon Brown |
|
|
|
| Jaiotza | 1966ko urriaren 9a Londres, Erresuma Batua |
| Alderdi Politikoa | Kontserbadorea |
| Ezkontidea | Samantha Cameron |
| Egoitza | 10 Downing Street |
David Cameron (Londres, Ingalaterra, 1966ko urriaren 9a - ), Erresuma Batuko lehen ministro eta politikaria da.[1] Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko burua eta parlamentuan oposizio burua izan zen 2005etik 2010era bitartean.
Filosofia, Politika eta Ekonomia ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean. 1996tik ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dauzka.
2010eko hauteskundeak[aldatu]
Erresuma Batuko 2010eko hauteskundeetarako Alderdi Kontserbadoreko hautagai nagusia izan da, Gordon Brown eta Nick Cleggekin lehian.
2010eko martxoa eta apirilera bitartean kaleratutako inkestek, garailetzat jotzen zuten, baina apirilaren erdialdean alderdi liberal demokratako Nick Cleggek aurrea hartu zion. 2010eko maiatzaren 11n Gordon Brownen lehen ministro bezala dimisioa aurkeztu zuen eta Kontserbadoreek Liberal Demokratekin gobernua eratzeko akordioa lortu zuten, honela David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro bihurtu zen.[1]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ a b (Euskaraz) David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministro berria, eitb, http://www.eitb.com/albisteak/mundua/osoa/417564/david-cameron-erresuma-batuko-ministro-berria/. Noiz kontsultatua: 2010-05-12
Kanpo loturak[aldatu]
- Number10 - Erresuma Batuko lehen ministroaren webgunea (Ingelesez)
- David Cameronen webgune ofiziala (Ingelesez)
| Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |