Henry John Temple (Palmerstongo III. bizkondea)
Wikipedia(e)tik
Henry John Temple, Palmerstongo III. bizkondea, (Broadlands, Hampshire, Ingalaterra, 1784 - Brocket Hall, Hertfordshire, Ingalaterra, 1865) politikaria izan zen. Bi bider izan zen Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako ministroa (19830-34; 1835-41), eta kargu horretatik konstituzio liberalaren alde egin zuen, bai Britainia Handian, bai atzerrian. Lehen ministroa ere izan zen (1855-58; 1859-65); Krimeako gerra indarrez jarraitu zuen, Italiaren batasuna bultzatu zuen, eta Indiako matxinada deuseztatu zuen. Palmerstonen diplomaziak, gogorra izanik ere, Britainia Handiaren izen ona areagotu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.