Arthur Wellesley
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Arthur Wellesley (argipena).
Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, (1769ko maiatzaren 1a – 1852ko irailaren 14a) Erresuma Batuko militarra eta politikaria izan zen, XIX. mendeko nabarmenduenetakoa, Irlandako noblezia protestanteko jatorrikoa.
Napoleondar Gerretan, bere agintea entzutetsu bilakatu zen Iberiar Penintsulako Gerran, Gasteizko guduaren ostean (1813) zelai-mariskal izendatuta. Bere armadako ibilaldiaren gailurra Waterloon etorri zen, non, von Blucherrekin batera, Napoleon Bonaparte behin betiko azpiratu baitzuen.
Ondoren, politikagintzan hasi zen, eta bitan Erresuma Batuko Lehen Ministro izan zen, tory alderdiaren izenean, eta Lorden Etxeko buru nabarmenduenetakoa izan zen 1846an erretreta hartu arte.
[aldatu] Ikus, gainera
- Arthur Wellesley (argipena), izen bereko familiako zazpi kideak