Robert Peel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Robert Peel
Robert Peel

1834ko abenduaren 10a – 1835eko apirilaren 8a
Aurrekoa Wellingtongo dukea
Ondorengoa Melbourne bizkondea

1841eko abuztuaren 30a – 1846ko ekainaren 29a
Aurrekoa Melbourne bizkondea
Ondorengoa Lord John Russell

Jaiotza 1788ko otsailaren 5a
Ramsbottom, Lancashire
IngalaterraIngalaterra
Heriotza 1850eko uztailaren 2a
Westminster, London
IngalaterraIngalaterra
Alderdi Politikoa Tory/Kontserbadorea
Ezkontidea Margaret Lloyd George
Frances Stevenson
Lanbidea Politikari
Sinadura Robert Peel-ren sinadura

Sir Robert Peel (Ramsbottom, Lancashire, Ingalaterra, 1788ko otsailaren 5a - 1850eko uztailaren 2a) Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko britainiar politikari eta estatista izan zen. Peel birritan Erresuma Batuko lehen ministro izan zen: aurreneko aldiz, 1834ko abenduaren 10tik 1835eko apirilaren 8ra; eta bigarren aldiz, 1841eko abuztuaren 30tik 1846ko ekainaren 29ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tory Alderdiko diputatu izendatu zuten 1809an, eta Irlandarako Estatu idazkari izan zen (1812-1818). Barne Arazoetako ministro izan zen, Liverpool (1821-1827 urteetan) eta Wellington (1828-1830) aginpidean ziren garaian. Polizia-talde bat sortu zuen Londresen, eta katolikoen askatasun-legea onarrarazi zuen (1829). Parlamentuko erreformaren ondoren (1832), Tory Alderdia berriro antolatu, eta Alderdi Kontserbadore izena eman zion. Lehen ministro izan zen 1834-1835 eta 1841-1846 urte-bitarteetan. Beste erreforma batzuen artean Corn-law, aleen merkataritzaren inguruko legea, indargabetu zuen (1846), Whig taldearen laguntzaz. Peelek hartutako neurri horrek bitan banatu zuen Alderdi Kontserbadorea, liberalismoa bultzatzea leporatu baitzioten. Disraeli buru zuen bere alderdiko taldeak kargua uztera behartu zuen. Ingalaterrako parlamentuan eragin handia izan zuen Peelek, hil arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Peel Aldatu lotura Wikidatan