John Major

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir John Major
John Major

1990ko azaroaren 28a – 1997ko maiatzaren 2a
Monarka Elisabet II.a
Aurrekoa Margaret Thatcher
Ondorengoa Tony Blair

Oposizioko liderra
1997ko maiatzaren 2a – 1997ko ekainaren 19a
Monarka Elisabet II.a
Lehen ministroa   Tony Blair
Aurrekoa Tony Blair
Ondorengoa William Hague

Finantza ministroa
1989ko urriaren 26a – 1990ko azaroaren 28a
Lehen ministroa   Margaret Thatcher
Aurrekoa Nigel Lawson
Ondorengoa Norman Lamont

Kanpo eta Commonwealtheko arazoetarako estatu idazkaria
1987ko ekainaren 13a – 1989ko urriaren 26a
Lehen ministroa   Margaret Thatcher
Aurrekoa Sir Geoffrey Howe
Ondorengoa Douglas Hurd

Altxor idazkari nagusia
Lehen ministroa   Margaret Thatcher
Aurrekoa John MacGregor
Ondorengoa Norman Lamont

Jaiotza 1943ko martxoaren 29a
Carshalton, Surrey, Erresuma Batua
Alderdi Politikoa Kontserbadorea
Ezkontidea Norma Johnson
Lanbidea Bankaria
Erlijioa Anglikanoa

Sir John Major (Carshalton, Surrey, 1943ko martxoaren 29a -) Erresuma Batuko politikari kontserbadorea da. 1990 eta 1997 artean lehen ministroa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suttonen jaio bazen ere, familia Brixtonera aldatu zen aitak erreka jo zuenean. Arazo ekonomikoak zirela eta, hamasei urterekin ikasketak utzi behar izan zituen. 1965ean Standard Chartered Banken lanean hasi zen. 1967an auto istripu larria izan zuen Nigerian. Politika oso gaztetik interesatu zitzaion eta Alderdi Kontserbadorean sartu zen. 1968 eta 1971 artean Lambethko Udal Kontseilaria edo zinegotzia izan zen. 1979an Legebiltzarreko Behe Ganberako parlamentario edo diputatu aukeratu zuten Huntingdonshire barrutian (Cambridgeshire)[1]. Gero eta ardura handiagoko karguak izan zituen Margaret Thatcherren gobernuetan: Altxor idazkari nagusia (1987), Kanpo eta Commonwealth-eko Arazoetarako estatu idazkaria (1989) eta Ekonomia eta Finantza ministroa (1989). 1990eko azaroaren 28an lehen ministro bihurtu zen, Thatcherrek dimisioa eman ondoren. 1992ko apirileko hauteskundeetan berriz hautatua izan zen.

Margaret Thatcherren politikaren jarraitzailea izan zen, baina Europa batuaren aldekoagoa, Europar Batasunaren aldeko politika bultzatu baitzuen. Hori zela eta, Alderdi Kontserbadoreko euroeszeptikoen aurkakotasuna jasan behar izan zuen[2]. Golkoko Gerran (1990-91) AEBei laguntza eman zien baina bigarren mailako papera jokatuz. Hala ere, Majorren agintaldiko arazo nagusiak ekonomikoak izan ziren: inflazio handia, langabeziaren goratzea eta liberaren ahulezia. 1992ko irailaren 16an, Asteazken Beltza deitutakoan, eraso espekulatzaileek beharturik, libera Europako Moneta Sistematik atera zen. Ipar Irlandako gatazka konpondu nahiean, 1993ko abenduaren 15ean John Majorrek eta Irlandako lehen ministro Albert Reynoldsek Downing Streeteko adierazpena egin zuten. Agintaldiaren amaieran Behi eroen krisia gertatu zen[3].

1997an, Tony Blair laboristak hauteskundeak irabazi ondoren, Majorrek Alderdi Kontserbadoreko buruzagitza utzi zuen. 2001eko Komunen Ganberako hauteskundeetara ez zen aurkeztu eta politikatik erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biografias y vidas: John Major
  2. El Pais: John Major lanza una apasionada campaña europeista
  3. André Maurois (2007) Historia de Inglaterra, 566-574
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Major Aldatu lotura Wikidatan