Gordon Brown

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gordon Brown
Gordon Brown

2007 – 2010
Monarka Elisabet II.a
Aurrekoa Tony Blair
Ondorengoa David Cameron

1997 – 2007
Lehen ministroa   Tony Blair
Aurrekoa Kenneth Clarke
Ondorengoa Alistair Darling

Jaiotza 1951ko otsailaren 20a
Glasgow, Eskozia
Alderdi Politikoa Laborista
Ezkontidea Sarah Brown
Lanbidea Politikaria

James Gordon Brown, Erresuma Batuko lehen ministro ohia da 2007ko ekainaren 27tik 2010eko maiatzaren 11ra arte. Alderdi Laboristako buruzagia izan zen halaber 2010arte.

Horrez gain, Britainia Handiko Ekonomiaren zuzendaria, Herrizaingo ministroa eta Parlamentuko kidea izan da. Halaber, Ogasuneko ministroa izan zen 1997ko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 27ra arte.

[aldatu] Biografia

Glasgowen (Eskozia) jaioa, Kirkcaldy High Schoolen ikasi zuen. 16 urterekin, Edinburgheko Unibertsitatean onartu eta historia ikasi zuen. Han, errugbian jokatzen ari zela izandako ezbeharrean, begi baten ikusmena galdu zuen. 1972an, ohorezko matrikularekin bukatu zuen karrera.

Ondoren, filosofia ikasi zuen eta 1982an doktoratu zen The Labour Party and Political Change in Scotland 1918-29 izenburuko tesia aurkeztuz.

Gainera, 1972an, ikasketak amaitu gabe zituela, Edinburgheko Unibertsitateko errektore hautatu zuten eta 1975ra arte egon zen karguan. Gero, 1976tik 1980ra arte lektore izan zen. Hurrrenik Scottish Television telebista-katean egin zuen lan, lehendabizi kazetari bezala eta ondoren edizioan egin zuen lan, baina 1983an utzi zuen Parlamenturako hautatu zutenean. 1979an ez baitzen hautatua izan.

2010eko Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan gehiengoa galdu zuen Komunen Ganberan eta 2010eko maiatzaren 10ean laboristen buru bezala dimisioa aurkeztu zuen, Gobernua eratzeko bidea libre uzteko. Hurrengo egunean, lehen ministro bezala dimisioa aurkezu zuen. James Cameron lehen ministro bilakatu zen.[1][2]

[aldatu] Erreferentziak


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak