Harold Wilson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harold Wilson, 1986an.

James Harold Wilson (Huddersfield, Yorkshire, Ingalaterra, 1916 - 1995) politikaria izan zen, Erresuma Batuko Alderdi Laboristako burua eta herrialde hartako lehen ministroa bi aldiz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran ekonomia-aholkularia izan zen, eta 1945ean, diputatu izendatu zuten. Urte hartan New Deal for Coal liburua argitaratu zuen, meatzeak nazionalizatzeko laboristen plangintzaren oinarri izan zena. Hugh Gaitskell, Alderdi Laboristaren burua, hil zenean, alderdi horren lehendakari izan zen. Britainia Handi berria antolatzeko gizarte-berrikuntzetan oinarritutako egitasmo bat moldatu zuen. 1964ko eta 1966ko hauteskunde orokorrak irabazi, eta lehen ministro izan zen 1970 arte. Krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri gogorrak hartu zituen, eta Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko ahaleginak egin bazituen ere, ez zuen lortu; kanpo-politikan ere arazo ugari izan zituen, besteak beste, Rhodesiak burujabetasuna aldarrikatu zuelako. Arazo haiek zirela eta, 1970ean kargua galdu zuen. 1974an, lehen ministro izendatu zuten berriro, baina politika ekonomikoan izandako oztopoak zirela eta, 1976an dimisioa eman behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harold Wilson Aldatu lotura Wikidatan