De rebus Hispaniae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
De rebus Hispaniae
De rebus Hispaniae.jpg
Egilea Rodrigo Ximenez (XIII. mendea)
Generoa Kronika
Datuak
Jatorrizko hizkuntza Latina
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Formatua Eskuizkribua
Euskaraz
Izenburua Hispaniako gertaerak

De rebus Hispaniae edo Historia gothica Rodrigo Ximenez nafar artzapezpikuak XIII. mendearen hasieran idatzitako Iberiar penintsulako historia da[1]. Fernando III.a Gaztelakoak eskatu zion kronika idaztea.

De rebus Hispaniaek bederatzi liburu ditu, lehendabiziko tribuak eta 1243 arteko denbora azaltzen dutenak. Ximenez Radakoak hispaniar historiografiaren historian lehendabizikoz andalustar iturriak erabiltzeaz gain, erresuma kristau guztiak (orduan existitzen ziren Aragoi, Nafarroa y Portugal, Gaztela, Leon eta baita ordurako galdurik zegoen Asturiasko erresuma ere) aipatu zituen. Atala nagusia bisigodoena bazen ere, erromatarrak, ostrogodoak, hunoak, vandaloak, suebiarrak, alanoak eta arabiarrak ere aipatuak izan ziren.

Arrakasta handiko lana izan zen erromantzeetara itzulia izanik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Historia de los hechos de España. Introducción, traducción, notas e índices de Juan Fernández Valverde, Madril: Alianza Editorial, 1989 .