Suebo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sueboak (latinez suebi edo suevi; eta antzinako alemanez swēbaz) Iparraldeko Europatik etorritako germaniar etnia zen. Bere jatorrizko lurraldea Itsaso Baltikoaren inguruan zegoen, hori zela eta, erromatarrek Mare Suebicum zeritzoten. Tazitok ekialdeko germaniar herri guztiak suebotzat izendatu zituen.

Beren migrazioetan, sueboek hegoaldera eta mendebaldera jo zuten, gaurko Alemanian bertakotzen. Alemaniak oraindino Suabia (alemanez Schwaben) izeneko eskualdea dauka, antzinako Wurtemberg erreinuan edo gaurko Baden-Wurttemberg Estatuan eta Bavariako hegomendebaldean, Ulm hiriaren inguruan. Garai hartan, sueboen zenbait tribu banatu ziren eta alaman bihurtu; alaman izenetik datorkigu euskaldunoi Alemania hitza, frantsesaren bidez ekarria.

Sueboak bizi ziren lurrak, I. mendean, laranjaz.

411 urtean sueboak eta bandaloak Erromako Gallaecia probintzian kokatu ziren, Honorio enperadorearekin hitzarmen (foedus) bat sinatuta. Haren hiriburua Bracara Augusta (gaurko Portugalgo Braga) zen. Sueboen Erresuma 456an bisigodoek suntsitu zuten Orbigo ibaiaren batailan. Harrezkero, bisigodoen menpe bizi ziren.

Kanpo Lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suebo Aldatu lotura Wikidatan