Rodrigo Semenez Arradakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodrigo Semenez
Rodrigo Semenez
Datu pertsonalak
Izen osoa Rodrigo Semenez Arradakoa
Jaio 1170
Gares (Iruñeko Erresuma)
Hil 1247ko ekainaren 10a
Vienne (Frantziako Erresuma)
Sinadura Firma de Rodrigo Jimenez de Rada.png

Rodrigo Semenez Arradakoa[1] (Gares, 1170 - † Vienne, 1247ko ekainaren 10a) elizgizon eta historialari nafarra zen. El toledano izenez ere ezaguna, Toledoko artzapezpikua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroan Boloniako Unibertsitatean ikasi zuen. Gero Osmako apezpiku (1208) eta Toledoko artzapezpiku (1209) bihurtu zen. Toledon katedral berriaren lehenengo harria jarri zuen.

Toledotik itzal handia izan zuen Alfontso VIII.aren eta Fernando III.aren erreinaldietan. Palentziako unibertsitatea sortu zuen. 1212ko Navas de Tolosako guduan Alfontso VIII.ari lagundu zion eta kronikari bihurtu zen.

1214an erregeak Milagroko gaztelua eman zion eta baita inguruko eskualdea ere.

1217an, Honorio III.a aita sainduak gurutzada bat antolatzeko agindua eman zion. Horrela Caceres (1217) eta Requena (1218) eraso zituen baina ezin zituen konkistatu.

1231an, Fernando III.a Gaztelakoa erregea zela, Quesada eta Cazorla hartu ziten. 1238an, Jaume I.a Aragoikoak Valentzia okupatu zuenean, Toledorako aldarrikatu zuen.

Lyonen hil zen, Inozentzio IV.a aita saindua ikusi eta bueltan zeudela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • De rebus Hispaniae, non Iberiar penintsulako historia 1243 arte azaldu zuen.
  • Hunnorum, Vandalorum et Silingorum Historia
  • Ostrogothorum Historia
  • Historia Romanorum
  • Historia arabum, arabiar-iberiar kultura azaltzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodrigo Semenez Arradakoa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Gorosterratzu, Javier. D. Rodrigo Jiménez de Rada. Gran estadista, escritor y prelado, Iruñea: Imprenta Vda. de T. Bescansa, 1925.
  • (Latinez) Roderici Ximenii de Rada opera omnia (Juan Fernández Valerde edituatua), Turnhout: Brepols, 1992-1993
  • (Gaztelaniaz) José Ramón Castro Álava. Don Rodrigo Ximénez de Rada. Nafarroako gobernua. Iruñea, 1980.
  • (Gaztelaniaz) Francisco Javier Pérez de Rada y Díaz Rubín, Jauregizarko markesa. El arzobispo don Rodrigo Giménez de Rada. Pérez de Rada, Javier. Madrid, 2002.
  • (Gaztelaniaz) Alan D. Deyermond, Historia de la literatura española, vol. 1: La Edad Media, Bartzelona, Ariel, 2001, orr. 152-153. ISBN 84-344-8305-X
  • (Ingelesez) Pick, Lucy. Conflict and Coexistence: Archbishop Rodrigo and the Muslims and Jews of Medieval Spain. Oxbow Books: 2004. ISBN 0-472-11387-9.