Diego Rivera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diego Rivera

Diego Rivera, horma-margolari mexikarra (Guanajuato, 1886 - Mexiko, 1957).

Horma-pintore handienetako bat izan zen, eta eragin handia izan zuten Amerika osoan haren teknika modernoek. Europan barrena ibili eta gero, Parisa joan eta pintore kubistekin harremanetan hasi zen. 1910ean egin zuen lehen erakusketa Mexiko Hirian. Europara joan zen berriro, eta, Parisko giroa utzi ondoren, Italiara joan zen freskoen artea hurbiletik ezagutzera. 1921. urtean itzuli zen Mexikora. Urte hartan berean sortu zuen Mexikoko pintoreen sindikatua, Orozco eta Siqueirosekin batera, eta eraikin ofizial batzuetarako lanetan (Mexikoko hiriko Escuela Nacional Preparatoria izeneko eskolako hormak, La Creación lanaz; Chapingo-ko Nekazaritza Eskolako La tierra fecunda lana) gorpuztuz joan zen, arian-arian, Mexikoko horma-pintura berria. New York-en erakusketa handi bat egin ondoren, Detroit-eko Arte Institutuko hormetan lan egin zuen 1932an. Bigarren Mundu Gerraren ondoren ekin zion bere proiektu handienari, etorkizun oparo baten esperantzan Mexikoko historia guztia jasoko zuen horma-pintura izugarri handi bat egiteari Mexiko Hiriko Jauregi Nazionalean, baina bukatu aurretik hil zen. Riverak monumentu-itxurako lanetara jo zuen beti, kolore biziak erabili zituen, marrazki lauak eta forma bakunak. Mexikoko pintura nazionaleko artista handientzat joa da Diego Rivera. Frida Kahlo-rekin ezkondu zen.

Aztekak Tlatelolcoko azokan Diego Riveraren horma-irudia; Mexiko Hiriko Jauregi Nazionala


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diego Rivera Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]