Dimitri Borissovitx Kabalevski
Dimitri Borissovitx Kabalevski sobietar musikagile eta pedagogoa izan zen (San Petersburgo, 1904 - Mosku, 1987). Moskuko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Miaskowskirekin (konposizioa) eta Goldenweiserrekin (pianoa). 1939tik aurrera konposizioko irakaslea izan zen, eta 1940ko hamarkadan, hainbat artikulu idatzi zuen Sovietskaïa Musika aldizkarian. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europan zehar ibili zen pianista gisa bere lanak interpretatzen. Musika-lan ugari konposatu zituen: kontzertuak, ganbera-musika, sinfoniak nahiz operak. Haren musika-lan asko musika herrikoian daude oinarrituta. Sobiet Batasunaren Estatuaren saria irabazi zuen hainbat urtetan (1946, 1949, 1951 eta 1966an) eta Herriaren Artista izendatu zuten 1963an. Lanen artean ditu: Haurrentzako piezak (1937-1938); 24 Preludio (1943); Shakespeareren sonetoak (1953); Leninistak (1959); Colas Breugnon (1938, opera) eta Nikita Verchinine (1955, opera).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.