Diogenes Babiloniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diogenes Babiloniakoa

Diogenes Babiloniakoa, K. a. II. mendeko filosofo greziar bat izan zen. Seleuzia Tigrisekoan jaioa, Babiloniatik gertu. Zenon Tarsokoaren oinordekoa izan zen eskola estoikoaren zuzendaritzan. Greziarrek Erromara bidali zuten enbaxadako zati izan zen, Karneades eta Kristolaorekin batera, K. a. 156an, Atenasi, Orope inbaditzeagatik jarri zitzaion zigorra ezeztatzeko. Lengoaia eta etikaren arloetan ekarpenak egin zizkion estoizismoari. Lehenean, Diogenesek, hiru plano ezberdintzen ditu: soinua, espresioa eta hitza. Krisipo Solikoa zein bera, esaldia, zati hauetan, izen propioa, deitura, lotura eta artikuluan banatzearen arduradunak dira. Etikaren arloan, ezberdin ezin daitezken gauzen artean hautespen arrazionala aztertu zuen.