Panezio
Wikipedia(e)tik
Panezio (Rodas, Antzinako Grezia, K. a. 180 - Atenas, Antzinako Grezia, K. a. 110) filosofo estoikoa izan zen. Pergamon eta Atenasen egin zituen ikasketak. Erromara joan eta Polibio ezagutu zuen han. Estoizismoaren bigarren aroari eman zion hasiera K. a. 140. urtean. Portiko eskolako zuzendaria izan zen bizitzako azken urteetan; Antzinako Greziako eskola estoiko guztietatik huraxe izan zen Erromako estoikoetatik hurbilen egon zena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.