Dziga Vertov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dziga Vertov, errusieraz Дзига Вертов, ukraineraz Дзиґа Вертов, (Białystok, oraingo Polonia, 1896ko urtarrilaren 2a - 1954ko otsailaren 12a) operatzaile eta dokumentalista zen, eta Kinó-glaz teoria sortu zuen, teknologia zinematografikoaren bitartez objektibitate absolutua lortzeko asmoz. Jaiotzez Denis Arkadievitx Kaufman (errusieraz Денис Абрамович Кауфман) izena zuen.

Bi garaitan garatzen da Vertoven lana:

  • Prestakuntzarik gabe kapturatzen du bizitza kameraren bidez (giza-begiak baino hobeto ikusten du kameraren begiak)
  • Muntaiaren bidez planoak berrantolatu, bizitzatik hartutako pusketak batzeko helburuarekin, eta ‘nik dakusat’ bat sortzeko.

1924an jartzen du abian metodo utopiko hori film luze baten bidez: Kino-glaz (Kinó-glaz); zinema, batez ere, medio dokumental gisa ulertzen duela defendatzen du. Teoria honek ez du onartzen: drama, idatzitako gidoia, zinemako fikzioa, aktore profesionala, saiakerak, dekorazioak, etab. Lumièren garbitasun dokumentaletik urruntzen gaituen ezer.

Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 1960ko hamarkadako zinemazaleengan (Cinema Verité, Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).

Entzumenaren laborategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estudioan soinuen musikarekin hasten da probak egiten, hitzen eta fonogramen arteko muntaiak dira. 1918-1919 bitartean Moskuko Zinema Batzarrean dabil Kinonedelija egunkarian erredaktore nagusi lanetan. 1920an konturatzen da giza-begia gai dela bi edo hiru fotogramako zinema-plano bat harrapatzeko. (zati txiki-txikiak sar zitezkeen, nahiz eta horrek pentsamenduaren egitura eta ikuspegi naturalaren tenporalitatea hankaz gora utzi).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dziga Vertov Aldatu lotura Wikidatan