E.T. the Extra-Terrestrial

Wikipedia, Entziklopedia askea

E.T. the Extra-Terrestrial (euskaraz E.T. Estralurtarra) 1982ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako aktoreak honako hauek iza ziren: Dee Wallace, Peter Coyote, Henry Thomas eta Drew Barrymore.

Filmak mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, Blockbuster filma bilakatuz eta 1977an estreinatutako Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmari garai guztietako irabazi gehien izandako filmaren errekorra kenduz, errekor hori bederatzi urtez mantendu zuelarik, hain zuzen ere, 1993an Spielberg berak zuzendutako Jurassic Park filmak gainditu zuen arte.

Garaiko kritikari askok garai guztietako adiskidetasuna nahiz zientzia-fikziozko filma onena zela aipatu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere adiskideak espaziontzian Lurretik ospa egin ondoren, beste planeta batetako estralurtar txiki bat geure planetan bakar-bakarrik eta izuturik gelditu da, baina laster Elliot (Henry Thomas) izeneko lurtar mutiko bat ezagutu eta haren adiskide bilakatu da, bere etxean babesa jasoz. Lasterrera, estralurtarrak E.T. ezizena jasoko du (ingelesezko Extraterrestrial, "Estralurtar" hitzaren laburdura).

Mutikoak eta bere lagunek estralurtar txikia zientzialariek eta poliziaak atzeman aurretik haiengandik ezkutatu eta bere planetara itzultzeko modua topatzen saiatuko dira.

Aktoreak

Sariak

Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean lau irabazi zituelarik: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don Digirolamo eta Gene Cantamessa), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Charles L. Campbell eta Ben Burtt) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Carlo Rambaldi, Dennis Muren eta Kenneth F. Smith).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: E.T. the Extra-Terrestrial Aldatu lotura Wikidatan