Eduardo Gil Bera
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Eduardo Gil Bera | |
| Jaio | 1957ko abenduaren 11 (55 urte) | |
| Tutera (Nafarroa) | ||
Eduardo Gil Bera (Tutera, Nafarroa, 1957ko abenduaren 11) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Eduki-taula |
Ibilbide literarioa[aldatu]
Asko eta kalitate handiko lanak idatzi ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, eta hori dela eta, euskal idazle sarituenetako bat da: Xalbador saria (1987, 1989), Irun Hiria saria (1988), Axular saria (1988), Azkue saria (1990), Orixe saria (1992), Miguel de Unamuno saria (1994) eta Alfonso X el sabio saria (2002), besteak beste. Lan horietan literaturaren alor gehienak landu ditu: saiakera (Atea bere erroetan bezala (1987), O tempora! O mores! (1988), Fisikaz honatago (1989), A este lado (1993), El carro de heno (1994), Sobre la marcha (1996), Paisaje con fisuras (1999), Los días de enmedio (2002), eleberria (Os quiero a todos, 1997; Todo pasa, 2000), eleberri historikoa (Torralba, 2002), poesia (Hortus Botanicus, 1988; Strasburgoko ordularia, 1990), eta haur eta gazte literatura (Murtxanteko Lapurrak, 1988; Patziku Parranda, 1989), besteak beste. Itzulpengintzan ere lan asko egina da, eta Jon Mirande, Giuseppe Ungaretti, Michel de Montaigne, Peter Sloterdijk, Robert Walser, Rainer Maria Rilke, Soma Morgenstern, Friedrich Hölderlin, Joachim Latacz eta Tom Lamperten lanak itzuli ditu, euskarara zein gaztelaniara. 2001ean Pio Barojaren biografia bat eman zuen argitara, Baroja o el miedo, eztabaida ugari sortu dituena Barojaren inguruko mitoa gezurrean oinarritu dela eta Barojak berak sortutako mito gezurrezkoa bere familiak Julio Caro Baroja ilobak, gehienbat iraunarazi duela esaten baitu lan horretan. 2004an Gaztelaniazko Literaturako Euskadi saria jaso zuen, Historia de las malas ideas (2003) lanarengatik.
Lanak[aldatu]
Biografia[aldatu]
- Baroja o el miedo (2001, Península)
Narrazioa[aldatu]
- Murtxanteko lapurrak (1988, Pamiela): Asun Arriazurekin elkarlanean
Nobela[aldatu]
- Os quiero a todos (1997, Pre-Textos)
Saiakera[aldatu]
- Atea bere erroetan bezala (1988, Pamiela)
- Hortus Botanicus (1989, GAK)
- O tempora! O mores! (1989, Pamiela)
- Fisikaz honatago (1990, Pamiela)
- Historia de las malas ideas (2003, Destino)
Haur eta gazte literatura[aldatu]
- Patziku parranda (1989, Pamiela): Asun Arriazurekin elkarlanean
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Eduardo Gil Bera literaturaren zubitegian
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.