Edurne Brouard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edurne Brouard


Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko urtarrilaren 30a

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko urtarrilaren 30a - Margarita Bilbao Soler
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
JaiotzaBilbo1959ko urriaren 23a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaSantiago Brouard
AmaTeresa Aldamiz
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakEuskalzalea, politikaria eta irakaslea
KidetzaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Edurne Brouard Aldamiz (Bilbo, Bizkaia, 1959ko urriaren 23a) politikaria izandakoa eta euskaltzalea da.[1] Gaur egun, euskara irakaslea Lea Artibaiko AEKn. [2]

Santiago Brouard, 1984an GALek eraildako Herri Batasunako politikariaren alaba da[3].

Lehen ikastoletan hasi zen ikasten, moja kolegio batean segitu zuen gero, eta UBI Txurdinagako institutuan osatu zuen.

Deustuko Unibertsitatean pedagogian diplomatura ikasi zuen, eta aldi berean AEKn hasi zen irakasle bezala lanean[4]. Korrika euskararen aldeko lasterketaren koordinatzailea izan zen 2013rarte[5][6]. Korrikaren antolakuntzan lan egin du Brouardek azken hogeita hamar urteetan, eta zuzendaritzan, azken seietan.

21. KORRIKAren amaieran, zain, Iruñean.

2020. urtean, KORRIKAren lehendabiziko edizioaren berrogeigarren urtemugaren aitzakian, harengana jo dute, hasierako edizioetako giroa azal dezan, eta, horrez gain, euskararen aldeko ekimen erraldoia behar-beharrezkoa dela aldarrikatu du. [7]

Fitxategi:Edurne Brouard, 2007-05-13.jpg
Edurne Brouard, 2007an.

1987an Eusko Legebiltzarreko parlamentari izan zen Herri Batasuna alderdia ordezkatuz aukeratuta. Kargua utzi ondoren, Margarita Bilbao Soler-ek ordezkatu zuen 1990ean[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Edurne Brouard, Korrika 17ko arduraduna - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. Pikabea, Nerea. (2013). «Edurne Brouard, Korrikaren arduradun nagusi ohia eta AEKko irakaslea: "AEK aitzindari izan da ikasleak euskaldun bihurtzen"» Administrazioa euskaraz (82): 5–5. ISSN 1576-5563. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  3. (Gaztelaniaz) García, Javier. (1984-11-24). «Edurne Brouard: "Hoy más que nunca creo que es necesaria la negociación con ETA"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «Edurne Brouard: «Euskara dagoen lekuan badago, neurri batean, euskaldunberriei esker da»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. Berria. «Edurne Brouard: "Ez dago ekimena kolokan jarriko duen aldaketarik"» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. «Edurne Brouard: "Korrikaren beharrik ez den egunean ere nik egin egingo nuke" • ZUZEU» ZUZEU 2014-07-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  7. «Akordioa ez da nahikoa; zoritxarrez Korrika BEHAR dugu» www.eitb.eus 2020-11-24 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  8. «Parlamento Vasco - Parlamentarios y Órganos - Parlamentarios - Por candidatura» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]